Hilaren 22ra arte zabalik Arraia-Maeztun argazkigintza ikastarorako izen-ematea

Mirian Biteri 2016ko ots. 14a, 12:44

Otsailaren 27an argazkigintzaren hastapenari buruzko eskolak eskainiko dituzte, eta, martxoaren 3ko saioa, berriz, ezagutza dutenentzako izango da.

Argazkigintza ikasi nahi dutenek bi eguneko ikastaroa egiteko aukera izango dute datozen asteotan Arraia-Maeztun. Otsailaren 27an argazkigintzaren hastapenari buruzko eskolak eskainiko dituzte, eta, martxoaren 3ko saioa, berriz, ezagutza dutenentzako izango da.  

Interesatuek hilaren 22ra arte eman ahalko dute izena herriko udaletxean. Izena ematearekin batera hiru euro ere ordaindu beharko dituzte. Antolatzaileek jakinarazi dute gehienez, 15 lagunentzako tokia dagoela, eta izen-emate hurrenkeraren arabera banatuko direla plaza horiek. 

Fotogramas Vitoria estudioko adituek udaletxean emango dituzte ikastaroak aipatutako bi egun horietan, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide