alea.eus

Oraindik ikusgai daude haize bolada indartsuek Lautadan eragindako kalteak

Naiara Lopez de Uralde 2017-02-16 18:59   Gizartea  Lautada  Barrundia

Agurainen ez ezik, Gazeta, Burgu edota Audikanako herrietan arazo asko sortu zen

 

Oraindik ikusgai daude haize bolada indartsuek Lautadan eragindako kalteak
Haizeak bordaren atea eta teilatua apurtu du Audikanan. I ALEA | Ikusi handiago | Argazki originala

Pasa den igande gauean izandako haize bortitzek sortutako kalteak oraindik agerikoak dira Lautadako herri askotan. Altxatutako teilatuak, botatako zuhaitzak, edota errepidean izandako istripuak izan ziren Kuadrillako suhiltzaileek aurre egin behar izan zieten arazoetako batzuk. Gainera, umeen segurtasuna babestu nahian, hainbat ikastetxeetan eskolak bertan behera geratu ziren, eta baita kirol-ekintzak ere.

 

Agurainen ez ezik, inguruko herrietan ere eragin zituen kalteak haizeteak. Gazeta herriko elizak edota Burguko kiroldegiak euren teilatuaren zati bat galdu zuten. Audikanan ere, Orikitxa baserriko oilategiak irauli zituen, 100 txita baino gehiagoren heriotza eraginez; eta baserri horretatik metro gutxira dagoen borda bat oso kaltetuta geratu zen, haizeak aluminiozko atea errotik kentzerakoan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa