Agurain eta Dulantziko araztegien egoera txarra salatu dute

Erredakzioa 2016ko urr. 5a, 12:00

Batzar Nagusietako ordezkariek Zadorra ibaiak Dulantzin eta Agurainen dituen puntu-beltzak bisitatu dituzte.

Batzar Nagusietako talde politiko guztiek Agurain eta Dulantzi bisitatu zituzten atzo eta bertatik pasatzen den Zadorra ibaiaren uraren egoera txarra zuzenean ikusteko aukera izan zuten, hainbatetan, Zadorra Bizirik plataformak salatu duen moduan. Besteak beste, Irabazi taldeko Jose Damian Garciak eta EH Bilduko Kike Fernandez de Pinedok twitterren jarri zituzten zenbait argazkiren bidez, ibaiaren egoera txarra dela kritikatu zuten.

Era berean, Aguraingo eta Dulantziko araztegien egoeraren ondorioz, gorotz-urak ez dira ondo garbitzen eta hortaz, zikintasuna zuzenean jaurtitzen da ibaira. Hala ere, edaten dugun uraren kalitatea ona dela diote analisiek.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide