Lehenengo espeleologia topaketa hartuko du Araiak

Itsaso Estarrona 2016ko uzt. 13a, 12:11
Mattin Iñiguez, antolatzaileetako bat. Argazkia: Xabi Gaton.

Euskal Herri osoko zaleek lehen aldiz egingo dute topo, irailaren 10ean Asparrenean

 

Irailak 10,  larunbata

LEZE gunean

09:30 Haurrentzat jolasak eta eskalada.

10:00 Lezeren jaitsiera.

11:00 Basotxora irteera.

11:30 Eginoko artzai-gaztaren zentrora irteera.

12:00 Inguruko fauna eta flora ezagutzeko irteera.

12:30 Artzaintza eta gaztagintza erakustaldia.

16:00 Slackline oreka erakustaldia.

ARAIAN

17:00 Bertako produktuen eta material teknikoen azoka.

18:00 Arroila eta espeleologiari buruzko hitzaldiak. 

19:00 Korapilo eta blokeatzaileei buruzko ikastaroa.

20:30 Afari herrikoia. 

23:00 Kontzertuak: Azkaiter Pelox trio, Voltaia eta Eskean kristo. 

 

Euskal Herriko espeleologia eta arroila-jaitsiera zaleek Araban izango dute topo egiteko lehenengo aukera: irailaren 10ean zazpi lurraldeetako kirolarien lehenengo topaketa antolatu dute Araian. 

Zaleen iniziatibaz sortutako hitzordua izan da, Arabako Inguruabentura kooperatibako kideen ekimenez eta Asparrenako Udala eta Lautadako Lautur turismo eragilearen laguntzarekin. Hutsune bat betetzera datorren ekimena dela azaldu du Mattin Iñiguez antolatzaileak:  "Konturatu ginen Euskal Herrian ez genuela espeleologia eta arroila-zaleentzat topagune bat, eta lanari ekin genion". 

Bi urte eman dituzte antolakuntza lanetan, eta, kirolarien elkargunea prestatzeaz gain, Asparreneko bizimodua eta aberastasunak balioan jartzea izan dute helburu. Horretarako, bertako eragileekin elkarlanean aritu dira antolatzaileak: kontzejuekin, nekazariekin, landetxeetako lagunekin, tabernariekin... guztira, hogei bileratik gora egin dituzte, eta hemendik irailera bitartean gehiago egitea aurreikusten dute: "Ez da espelologia-zaleen hitzordu itxi bat izango: herri osoa dago  inplikatuta, eta jarduera guztiak izango dira irekiak", azaldu du Iñiguezek. 

Asparreneko 35 dendak, tabernak, landetxek eta nekazarik baino gehiagok egin dute ekimenarekin. 

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago, honako webgunean: www.rockthesport.com/evento/leze-eguna. Prezioa 20 eta 30 euro bitartekoa da, aukeratutako jardueren arabera. Topaketa dron batekin grabatuko dute. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide