Opakuan iazko neguan urratu zen mendi-magala konponduko dute

Erredakzioa 2016ko mai. 3a, 09:20

Lanak maiatzean hasi eta udan amaituko dira. 183.000 euro inbertituko ditu Aldundiak.

Arabako Foru Aldundiak 183.000 euro inbertituko ditu A-2128 errepideko mendi-magala tinkatzen eta egonkortzen Zehazki, Opakuako lepora igotzen den errepidean 30,7 kilometro puntuaren parean kokatzen da magala eta duela urtebeteko elur, izotz eta euri denboralearen ondorioz urratu zen.

Diputatuen Kontseiluak gaur esleitu du proiektu hori, presako prozeduraren

bidez lizitatu ondoren, ahalik eta lasterren gauzatzearren eta errepide horren segurtasuna hobetzearren. Lanei maiatzean emango zaie hasiera eta aurreikusi da udarako amaitzea.

Denboralea 2015eko otsaileko lehenbiziko bi asteetan gertatu zen, eta mendi-magal ugari urratu ziren haren ondorioz errepideen foru sarean. Opakuako lepora igotzen  den A-2128 errepidea izan zen denboraleak gehien erasan zuen bideetako bat.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide