Opakuako rally igoeran 61 pilotuk eman dute izena

Mirian Biteri 2016ko mar. 31a, 10:07

Hastera doa rally igoeren denboraldia. Opakuak hartuko du larunbatean, apirilak 2, lehen lasterketa. Denera, 61 pilotuk eman dute izena; tartean, Aitor Zabaletak eta Joseba Iraolak.

Opakuako mendateko A-2128 errepidean izango da Euskadiko Mendi Igoeren txapelketarako puntugarria den lehen lasterketa; hori dela eta, 10:30etik itxita egongo da esandako bidea. Ibilaldiari dagokionez, 4,6 kilometroko luze izango duen izango du, eta oso azkarra eta teknikoa izango da.

Goizean, 10:00etik 13:00etara bitartean, ibilgailuen egiaztatze teknikoak eta administratiboak egingo dituzte Aguraingo Euskal Herria plazan. Jarraian, probaren irteeraraino karabanan joango dira pilotu guztiak. 15:00etan, entrenamenduak hasiko dira, eta ondoren, bi manga ofizial. Bukatutakoan, 20:00ak inguruan, sari banaketa egingo dute Euskal Herria plazan.

Bi aparkaleku handi

Igoeraren antolatzaile Escuderia Agurainetik auto zaleei ohartarazi zaie debekatuta dagoela ibilgailuak bide bazterrean uztea, eta bi aparkaleku egokituko direla. Bat, irteeratik gertu; eta bigarrena, goian, helmugatik 300 bat metrora.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide