“Euskara, jalgi hadi mundura”, edo bi hitz liburuaren eguna dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Reguero 2016-04-18 15:06   Iritzia

“Euskara, jalgi hadi mundura”, edo bi hitz liburuaren eguna dela eta

Ez zait gustatzen hemen nitasunetik hitz egitea, baina oraingoan azken aldian buruan dabilkidan gogoeta bat ekarri nahi dut hona; hain zuzen ere, literaturari eta honen euskarazko itzulpenei buruzko bi hitz.

Martxoak 3: ahaztu behar ez den eguna

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Reguero 2016-03-03 10:18   Iritzia

Martxoak 3: ahaztu behar ez den eguna

Gaurko eguna langileen egutegian gorriz, odolaren kolore gorriz, markaturiko eguna da Gasteizko, Euskal Herriko eta Estatu guztiko langile klasearentzat.

ero gucioc gure ayde

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Reguero 2016-02-13 10:23   Iritzia

Euskarazko esaldi eta testu labur zaharren bila dabilenaren patua da orduak eta orduak ematea artxiboan sartuta erdarazko prozesu luzeetan begira ea euskarazko esaldirik topatuko.

Parisen gertatuaz

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Reguero 2015-11-18 01:00   Iritzia

Urtzi Reguero

Ostiral gauean loa galarazi zigun Paristik zetorren berriak: eraso terrorista izan zen eta gutxienez 40 hildako zeuden. Hurrengo egunean gorputzaldi txarrarekin jaiki eta albistea are negargarriagoa zen: 120 hildakotik gora zeuden. Zaila da momentu hauetan hitz egokiak aurkitzea, baina Ada Colauk esan bezala, hitz egin beharra dago. Milaka eta milaka pertsonak ekintza higuingarri hau salatu eta beren elkartasuna adierazi zuten: batzuek sare sozialetan sarraskia salatzen, beste batzuek ospitaleetan odola ematen edo behar zutenei beren etxeetako ateak irekitzen. Zalantzarik gabe, langile klasearen elkartasunak ez du mugarik.

Ogroak, Sakamantekas eta umeak

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Reguero 2015-10-16 02:00   Iritzia

Urtzi Reguero

Bat aita izatean gauzak aldatzen dira, tartean irakurgaiak. Tira, aldatu baino, gauza berriak irakurtzen hasten da umea nola ondo hazi ikasteko. Orduan irakurtzen du Frantzian umeak lokartzeko beldurrezko ipuinak erabiltzen dituztela. Gauean pertsianak itxita daudela entzuten den soinua ez da haizeak zuhaitzak mugiaraztean ateratzen duena, ogro bat omen dabil kalean lokartu ezin daitezkeen umeen bila, bahitu eta jateko. Euskal Herria ez da atzean geratzen, ezta Gasteiz ere, gisa honetako istorioak kontatzerakoan. Ezaguna da Anbotoko Marik bahitu zuen neskatxoaren kondaira bere amak agindutakoa bete ez zuelako. Frantzian ogroa dena Sakamantekas da Gasteizen. XIX. mendeko hiltzaile ezaguna loak hartu ezinda dauden umeen bila ibiltzen omen da. Ondorioa argia da: beldurra erabiltzen da umeekin nahi dena lortzeko. Baina benetan nahi ditugu umean beldurrean oinarrituta hezi?