Austeritatearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Txema Ramirez de la Piscina 2016ko aza. 17a, 10:13
Donald Trump, 'The Celebrity Aprenticce' showean. / NBC

"Beste aisialdi eredu bat behar da: ez mediatikoa, ez kontsumista".

Donald Trump gure gizarteak sortu, elikatu eta garatu duen munstroa da. Ez da munstro arrunt bat, “gure munstroa” baizik. Telebistan eta negozioen munduan hasitako pertsonaia da. NBC kateak aireratzen zuen The Apprentice reality-show-ean protagonista nagusia zen. Balio erabat erreakzionarioak helarazten zituen programa zen, baina 28 milioi pertsonak ikusten zuten. 28 miloi. Ez ahaztu, Euskal Autonomia Erkidegoan T5 da katerik ikusiena.
Trumpen hautaketak balio du komunikabideez hitz egiteko, komunikabideek helarazten dituzten balioez baita arrakastaz eta porrotaz jarduteko ere. Zinemako irakasle Sanchez Noriegak egungo telebista eredu nagusiaren disekzioa egin du: Telebistako diskurtsoa oso irakurgarria da, agerikoa baino ez du azalerazten, erredundantziaraino; modu pasiboan kontsumitzen da, ahaleginik egin gabe, (…) oso auto-erreferentziala da eta balio nagusiak betiko fetitxe unibertsalak dira: look, light, ikusizko sexua eta dirua.
Bizi dugun saturazio informatibo, alienazio ikonografiko eta aisialdiaren kolonizazioaren aurrean, irakasle berak errezeta propioa defenditu du: austeritate mediatikoa; era honetan ulertuta: estimuluen ekonomia, itzulera jatorrizko esperientzietara, isiltasuna, hitz esanguratsuak, mezuen hautaketa eta bestelako aisialdiaren errebindikazioa. Beste aisialdi eredu bat behar da: ez mediatikoa, ez kontsumista baizik eta sortzailea eta zuzena. Hara! esana geratzen da. Zorroztu begiak eta belarriak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide