Gasteizko Elizbarrutiak ez du onartuko euskararen kontrako bilerarik bere parrokietan

Erabiltzailearen aurpegia Sustatu 2016ko api. 11a, 10:58

Gasteizko Zabalgana auzoko Santa Clara parrokian deitutako euskararen kontrako bilera bat ("Osakidetzan euskara egiteagatik protestatzeko", literalki) egin gabe geratuko da, elizako apaizak eta Elizbarrutiak ez dutelako baimentzen.

Bileraren zioa jakin dutenean baimena ukatu diete deia egin zutenei.

Txiolari batek zabaldu du deialdiaren berri Interneten, gazteleraz akatsez josia zegoela adierazi. Hor duzue irudia. Gaur iluntzean egitekoa zen batzara.

Protesta eta sumindurazko mezuak izan dira gero, eta horien artean, galderak Gasteizko Elizbarrutiari, ea nola litekeen halakorik antolatu Eliza Katolikoaren etxe batean.

Irudikatzen du inork Gasteizko meskitaren kontrako bilera bat elizaren parrokia batean antolatzea? Ba ez. Zorionez, kasu honetan ere ez da gertatuko bilera hau, nahiz eta pentsatzekoa deitzaileak beste nonbait elkartu ahal izango direla, nahi badute. "Gauzak antolatzen ari" direla jada esaten du akatsen oharrak, beraz, mugituko dira beste nonbaitetik.

Beste txiolari batek jakinarazi du deitu egin duela parrokiara, eta apaizak, oso minduta, bilerarako baimena ukatu egin duela jakindakoan nondik zihoan kontua. Langabezia arazo gisa azaldu omen zioten kontua apaizari, nonbait. Ondoren Elizbarrutiak ere ukatu du halako bilerarik egingo denik: "Euskeraren kontra, edo hizkuntza honen erabileraren aurka, ezin da batzarrik egin."

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide