Informatika eta pertsona helduak

Erabiltzailearen aurpegia Oreka IT 2016ko mar. 15a, 08:25
Hasiera baten, teknologia informatikoan adituak ziren ingeniarien inguruan, oso esparru iluna eta jende itxia zela esaten zen. Alde batetik, makinekin komunikatzeko programazio hizkuntza berriak garatzeak zeuzkan zailtasunengatik, inork ez baitzuen oso ondo ulertzen zertan ari ziren eta beste alde batetik, beraiek egiten zuten lana, babesteko modu bat zelako. Informatikaren hedapenarekin, 90. hamarkada baino lehen, ordenagailu pertsonalak existitzen baziren ere, hamarkada erditik aurrera hasi ziren ordenagailuak etxeetara modu zabalago batean iristen, Windows edo Macintosh moduko sistema eragileen bidez. Jendea informatikara hurbiltzen hasi zen. Batez ere, jende gaztea eta aldaketetara errazago moldatzen zen jendea.

2000. urtearen ostean, etxeetan Internetera sartzea gauza arrunta bihurtzen hasi zen eta urte batzuk geroago mugikorretatik iritsi zen Internet. Hedapen honekin, jende asko ohitu zen teknologia berri hauek erabiltzera, baina gaur egun, oraindik ere, halako teknologia berri hauekin moldatzerako orduan arazoak topatzen dituen gizarte talde multzo garrantzitsu bat dago, 50 urte inguruko eta gorako jendeari buruz ari gara.

Gizarte talde honetan, badira ordenagailu bat edo "tablet" bat inoiz erabili ez duten pertsonak edo "smartphone" deitzen diren mugikor inteligenterik ez duten pertsonak. Hauek dira, batez ere, teknologia berri hauekin arazo gehien izan ditzaketen pertsonak. Batez ere, teknologia berri hauek, beraien egunerokotasunean nola lagundu diezaieketen ez dakitelako.

Egia da aparatu elektroniko hauen sortzaileak, mundu guztiari zuzendutako geroz eta errazagoa den erabilera bat eskaintzen saiatzen ari direla, baina adin tartean gora egiten dugun heinean, agureen artean batez ere, egoera hau larritu egiten da. Internetera konektatutako aparatu elektronikoz beteriko ingurune berri honetan nola moldatu ez jakiteak, baztertuta eta ezintasuna sentiarazten die pertsona nagusi hauei.

Honengatik, badira pertsona hauentzako ikastaroak eta tailerrak prestatzen dituzten elkarteak. Adibidez Interneten informazioa bilatzen ikasteko, tablet baten bidez sare sozialetara konektatzeko eta lagunekin, senideekin edo beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko ikastaroak edota mugikorraren erabilera ikasteko tailerrak. Hauen bidez, pertsona hauek aurrerantzean etorriko diren berrikuntza teknologikoen aurrean prestatuta egoteko eta modu erosoago batean mugitzeko aukera izango dute.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide