"Irri-barra gauak" antolatu dituzte Falerina lorategian

Erabiltzailearen aurpegia Oihaneder Euskararen Etxea 2016ko abu. 24a, 13:52

Aurten estreinakoz, “Irri-barra gauak” umore antzerki eta bakarrizketa saioak izango ditugu Falerina lorategian abuztuko azken asteburuan, 26 eta 27an, Oihaneder Euskararen Etxearen eskutik. 

 

Asteburua euskaraz algaraka igarotzea helburu duen ekimenean, gauero bi ikuskizun eskainiko dira,  20:00etan lehena eta  22:00etan bigarrena. Ekintza doakoa da eta sarrera librea tokiak bete arte.

Proposamena ostiralean, abuztuak 26, abiatuko da Ion Martinez “Txiki”ren “Mil a zien” ikuskizunarekin. Ostean  Nomofobikak taldeak “Sarean kateatuak” antzezlana eskainiko du.

Larunbatean, abuztuak27,  Bazen behin clown  taldearen  “Sexijentziak askatuz” ikuskizuna egongo da hasteko.  Jose Cruz Gurrutxagak itxiko du irri asteburua  “Umorea” bakarrizketarekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide