20. Korrika

Korrikaren aldeko argazkia

Erabiltzailearen aurpegia Naiara Lopez de Uralde 2017ko ots. 26a, 06:00

Barrundiako bizilagunek Korrikari babesa emateko argazki kolektiboa egin dute.

Joan den larunbatean, Barrundiako ehun herritar inguru Ozetan elkartu ziren udaletxearen aurrealdean, Korrikaren aldeko argazki kolektiboa ateratzeko asmoz. Korrika kulturalaren barnean egiten den lehenengo ekintza honen bidez euskararekiko elkartasuna adierazi ez ezik, argazkia martxoan argitaratuko den udal aldizkarian ere publikatuko dute. Datozen asteetarako, pintxo-potea eta bestelako jarduera gehiago prestatu dituzte. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide