Norekin ari gara lanean?

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2017-03-22 16:51

Norekin ari gara lanean?

Ofizio bakoitzeko kideen joera izaten da, lanaz, helburuez, eginbeharrez aritzeko, ofiziokideekin elkartzea. Elkarrengandik ikasteko, edo, sarri, elkar kontsolatzeko aukera ematen du horrek.

Egin eta eragin

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2017-02-21 14:16

Egin eta eragin

Garikoitz Goikoetxea kazetariaren “Euskara irabazteko bidean” liburuarekin saltoka nabil, eta badaude bertan elkarrizketatuak, dianan jotzen dutenak, hainbat ideiarekin.

Jendeari zer esan

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2017-01-25 08:40   Iritzia

Jendeari zer esan

Txepetxek formulatu zuen, bikain, elkar komunikatutako edukiontzien irudiaren bidez, hizkuntza baten berreskurapenaren eskema funtsezkoa: ezagutza, erabilera, motibazioa. Hizkuntzek dituzten hiru dimentsio, denak hiztunon barruan ditugunak, elkar elikatzen dutenak, eta hizkuntza baten biziraupenean eta indartzean giltzarri direnak.

Hiperzuzentzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-12-16 09:28   Iritzia

Hiperzuzentzaileak

Ibon Sarasolak Bitakora kaiera liburu berria argitaratu du, eta nahikoa izan dira pare bat elkarrizketa prentsan, euskalkien eta batuaren arteko talkari txinpartak ateratzeko, beste behin ere.

Esoterismoraino

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-11-21 15:37   Iritzia

Esoterismoraino

"Tira, Yusteren erantzunari eman diogu arreta, denok, eta agian ez hainbeste erantzunaren jatorrizko planteamenduari".

"Euskara askatasun bat da": zenbait apunte

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-10-18 08:32   Iritzia

"Euskara askatasun bat da": zenbait apunte

"Euskaraz aske direnak, kontzienteak, ideologizatuak, politizatuak, dira orain zentro. Erakundeentzat ez dakit, niretzat argi". Hor dago koxka, edo koxketako bat, ezta?

Intoleranteak

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-09-20 11:11   Iritzia

Intoleranteak

Normalizatu gabeko hizkuntza ahaztu, eta normalizatu gabeko hautagaiak gogoratu beharraz.

Txakolinak edaten hasi aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-06-29 11:49   Iritzia

Txakolinak edaten hasi aurretik

Ondo pasatzea helburu soil duten festak ederto daude. Baina aurretik ditxosozko "euskal", edo "euskararen", bezalako zerbait jarri nahi badiozu, nolabaiteko zentzua eman beharko diozu horri, egunean bertan txakolinak edaten hasi aurretik, ezta?

Erromatar legioaren dortoka

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-06-03 09:03   Iritzia

Erromatar legioaren dortoka

Gure herria, Aramaio, UEMAn dago, eta harro gaude horretaz.

Umorearen txokoa

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-05-05 09:14   Iritzia

Umorearen txokoa

Euskaraz bakarrik daki

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-04-06 09:38

Politizazioaz

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-03-03 14:35

Begizta

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-02-25 14:34   Iritzia

Aktibazioaz

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-02-08 11:56

Lokamutsa

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2016-01-28 17:22   Iritzia

Mutu geratu gara, gizarajook, inoiz baino gehiago hitz egin behar denean. Hitz hutsalak alde batera utzita hitz egin, noski. Sozialki guztiz onartuta dagoen arazo batek ekar dezake gizartea lokamuts egoera batean sartzea: Erdi esna  eta erdi lo zaude, badakizu zure buruari zaplazteko bat eman eta guztiz esnatuta hobe egongo zarela, baina bertangoxo jarraitzen duzu loaren eta esnatzearen arteko errotondan bueltaka.

Moderarioz

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2015-12-02 01:00   Iritzia

Manex Agirre

Karra Elejaldek ere badauka ba, probokatzeko gogoa. Urteen joanak kontrako efektua izan dezake batengan edo bestearengan: edo gauzei gero eta garrantzia handiagoa ematen diezu, sarritan txupito basoan itotzen ari zarela jabetu gabe; edo gero eta gutxiago inporta zaizu dena, eta jendakien iritziaz olinpikoki paso egiteko gaitasuna garatzen duzu. Bigarren jarrera da osasungarriena, noski, baina izan dezake bere arrisku plusa; batez ere, Elejaldek egin duen bezala (oi, arduragabea) herri honek duen erakunde sakrosantu errespetagarrienarekin sartzen bazara, hau da, athletic futbol taldearekin.

Sormenaren armairua

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2015-10-09 02:00   Iritzia

Manex Agirre

Mikel Peruarenak (ETB2n norbaitek Iñaki Perurena deitu dionak, enfin) plazara atera du Euskadi Sarien zilegitasunaren eztabaida. Izan ere, bai baitago eztabaida. Harrotu da sarean gaia aurtengo edizioan, eta baditu aurrekariak ere: 35etik gora izan ziren 2007an Utikan manifestua sinatu zuten idazle eta itzultzaileak. Ez da, beraz, lau katuren kontua. Patxi Lopezen garaian ere aldaketak izan zituen sarean parte hartzeko moduak. Ibilbide gorabeheratsua, beraz.

Siberiar KREAzko zirkulu itxia

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2015-09-18 02:00   Iritzia

Manex Agirre

 

Bada Aramaion, gure herrian, zentral hidroelektriko txiki bat, Eguzkierripa auzoaren magalean, Goikoerrota aldera oinez joanda, errekaren ondoan. Sasiak janda eta erdi jausita dago, bai baitira hamarkada batzuk geldi dagoela, beste bide batzuetatik ekartzen denez argindarra herrira. Hondakin urbanistiko bat. Inguruko baserrietakoek begiratu egingo diote, ikusi gabe, paisaiaren apendize bat gehiago bihurtu baita. Ondotik pasatzen naizen bakoitzean, ordea, gizarajoa ni, 16-17 urterekin, herriko gazte asanbladan sartu berritan, herrian falta genuen gaztetxea bertan egitearekin amesten genuela gogoratzen dut. Hor jarraitzen du sasiak janda, basati beltzean.

Basque oral poetry

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2015-07-13 02:00   Iritzia

Manex Agirre

8 urtean zehar igande gauez emititu ondoren, bukatu ditugu Celosamente gordearekikoak. Gaizka Amondarainek eta biok, irratian “literaturarekin lotutako zerbait” egin behar genuela eta, martxan jarritakoari ez naiz hemen brotxea jartzen hasiko, nahikoa despedida egin baitiogu jada, programa hirukoitz batekin. Balio beza, dena dela, Hirineteko plaza honek, saioaren barruan noizbehinka ekarri ditugun gonbidatuei zinezko eskerrona adierazteko. Zerrenda ez baita makala: Hibai Iztueta, Jon Benito, Beñat Sarasola, Eneko Barberena, Nagore Tolosa, Angel Erro, Enekoitz Etxezarreta, Danele Sarriugarte, Hedoi Etxarte, Edu Zelaieta, Diego Martiartu, Garazi Arrula eta Iratxe Esnaola & Ion Olano konboa. Eta, bide batez, inork saioren bat gogoratzeko gogorik balu, begira beza gure tiraderan.

Elkarrizketa demokratiko gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2015-05-26 02:00   Iritzia

Manex Agirre

 

Letra hutsaren zale garenoi ere grafiko aurpegia jarri zaigun egunotan, Ruben Sanchez Bakaikoa (AKA @arlotea)  lagunak ekarri dit hizpidea, bere “Maroto efektuarekin”. Hala dio: “Kalera atera gara ezezagunei zehar-begiratuak botatzen, non daude? Hau izango ote da? Aja! Irrifar txikia duen horrek seguru eman diola botoa Marotori. Izan ere, Gasteizen beti gertatu izan da gauza bitxi bat: PPri inork ez dio botoa ematen eta gero… zaska! 9 zinegotzi!”.