Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Lopez-Gazpio 2016-05-09 17:34

Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak

Udako Euskal Unibertsitateko aurtengo Udako Ikastaroak, 44.ak, “Anitza” lemapean ospatuko dira. Horien artean, Eibarreko Markeskoa Jauregian, Uztailaren 11-12an, “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” izenburuarekin egingo den ikastaroa antolatu dugu euskal zientziazaleentzat.

Euskaraz zientzia-gaiak dibulgatzen ikasteko tailerra Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Josu Lopez-Gazpio 2016-05-03 23:36   Gizartea

Euskaraz zientzia-gaiak dibulgatzen ikasteko tailerra Gasteizen

Ostiralean, hilak 6, Koldo Garcia EHUko eta Biocruceseko ikertzailearekin batera euskarazko zientzia-dibulgazioan lehen pausoak ematen hasteko tailerra emango dut Gasteizen, EHUko ikasle, irakasle eta ikertzaileei zuzenduta.

Homeopatiaren astea (III): homeopatiaren aldeko argudioen gainbehera

Erabiltzailearen aurpegia Josu Lopez-Gazpio 2016-04-13 08:53

Homeopatiaren astea (III): homeopatiaren aldeko argudioen gainbehera

Martxoak lau zituen Bartzelonako Unibertsitateak Homeopatia masterra bertan behera utziko zuela jakin genuenean. Albiste pozgarria, alabaina, erakunde publikoak eta osasungintza sasizientziaren atzaparretatik askatzeko bide luzea dago egiteko, tamalez. Aste honetan argitaratzen dudan artikulu-sorta izan dadila zientziaren hauspo.

DHMO: hiltzaile isila sukaldeko kanilan?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Lopez-Gazpio 2016-02-03 09:23

DHMO: hiltzaile isila sukaldeko kanilan?

Zientzia-komunitatean zalapartarik ez zuen sortu. Ia oharkabean Journal of Clinical Pathology zientzia-aldizkari ezezagunean argitaratzen den ikerketa horietako bat. 2003an ezagutzera emandako ikerketa horrek, ordea, arrisku larri baten berri ematen zuen: dihidrogeno monoxidoa (DHMO, azido hidrikoa edo hidronio hidroxidoa, kimikariontzat) substantzia kimiko hilgarri eta hiltzailea da.