ZUZENEAN: Euskal kultur sorkuntzaren komunikazio eta transmisiori buruzko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Jalgi 2016ko mai. 26a, 09:44

Maiatzaren 26an eta 27an euskal sorkuntzaren transmisioa eta komunikazioaren inguruan hausnartuko dute Jalgin. Alean ponentziak eta hitzaldiak streaming bidez ikusteko aukera izango duzu.

Gure sormen lanak hedatzeko eta transmititzeko ezintasunak gainez egin digu?

Euskal herritarrok jasotzen ote dugu gure kultur sorkuntzaren berri?

Zein gabezia ditugu sormen lanak nahi genukeen eran hedatzeko? Iristen gara euskaldunengana?

Zer egin genezake gure kultur sorkuntzaren transmisioa bermatzeko?

Noren ardura dira komunikazioa eta transmisioa, soilik komunikabide eta hezkuntzako arduradunena?

Kulturgintzan aritzen garen eragile askoren galderei elkarrekin erantzuten ahaleginduko gara jardunaldiotan. Nork bere esparrutik erantzungo die gero esparru ezberdinetakoen ostean hausnartu ditzagun, irakurketa komun bat egin dezagun. Jardunaldiotako edukiok ez dira Amurrion geratuko, urte osoan zehar, hurrengo JALGIra bitartean jorratuko ditugu, harik eta euskal kultur sorkuntzaren komunikazioa eta transmisioa bermatuko duten neurriak adostu eta gauzatzen ditugun arte.

Egitaraua

Maiatzak 26

10:00-11:30 Ponentziak

11:30- 12:00 Atsedena

12:00-13:30 Lan-taldeetan ponentzien edukietan sakondu

13:30-15:00 Bazkaldu

15:00- 17:00 Mahai-ingurua

 

Hizlariak

Alea: Aritz Martinez de Luna

Argia: Gorka Bereziartua

Berria: Mikel LizarraldeBilbo Hiria: Ane Zabala

Di-Da: Igor Elortza

Gara: Xole Aramendi

Gaztezulo: Zuriñe Maguregi

Goiena: Iban Arantzabal

Hamaika TB: Iñaki Uria

Iparraldeko Hitza: Iñaki Etxeleku

Manex Agirre ( sortzailea eta Arabako teknikaria)

Zu Zeu: Anartz Bilbao

 

Mahainguruetan

Nola bermatu kultur sorkuntzaren transmisioa?

Andoni Tolosa Morau, Oier Araolaza, Lorea Agirre, Oihane Perea, Idurre Alonso

 

Maiatzak 27

Hizlariak

AEK: Mertxe Mugika
Bertsozale elkartea: Ixiar EizagirreEHU: Iratxe Retolaza
EHU: Ismael Manterola
EHU: Lore Erriondo
Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea: Eneritz Artetxe
HUHEZI; Nekane Goikoetxea
Ikastolen Elkartea: Imanol Igeregi
Taupaka: Josu Bergara
Topagunea: Manuel Moreno
UEMA: Xabier Aizpurua
 

Mahainguruetan

Nola bermatu kultur sorkuntzaren transmisioa?

Andoni Tolosa Morau

Oier Araolaza

Lorea Agirre

Oihane Perea

Idurre Alonso

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide