Musika, bertsolaritza, zinema eta artea, Jalgiren lehen eguneko protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Jalgi 2016ko mai. 24a, 11:06

Igaro da Jalgi ekimenaren lehen eguna. Iragarria zegoen bezala, ekintzaz betetako eguna izan da, musika, artea, marrazkigintza edota zinema bezalako diziplinak batu dituena.

 

Eider Eibarren tailerra izan da Jalgiren egitaraua ireki duen ekintzetako bat. Arrankudiaga-Zolloko Eskolan, Urduñako Herri Ikastetxean eta Laudioko Lamuza Ikastetxean egon da marrazkilari zornotzarrak. Amurrioko Bañueta kiroldegian, berriz, igandera arte ikusgai egongo den eraskuketa muntatu du Irantzu Lekue artistak.

Arespalditzan ipuinak eta bertsoak uztartu ditu Ibai Esoainek, "Bertsolharitza" izeneko emanaldian. Musika ere ez da falta izan: Mikel Urakenen doinuek hartu dute Amurrioko Juan de Urrutia Plaza. Leku batetik bestera aritu izan da Gorka Belasko marrazkilaria, emanaldien lekukotza ilustrazioen bidez jasotzen.

Zinemak ere izan du bere txokoa, Laudioko Lanbide Heziketa Ikastetxean. "Pikadero" filma aurkeztu dute bertan. Joseba Tapiak eman dio amaiera egunari, Orozkon eskainitako emanaldi musikatuan. 

 

2016_AIARALDEA_JALGI_ASTELEHENA

Argazkiak: Gartzen Garaio Atxurra eta Txabi Alvarado Bañares

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide