Euskararen sukaldari eta sherpa guztiei esker mila!

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2014-12-09 01:00   Iritzia

Itziar Etxezarreta

Euskararen eguna igaro berri  dugun  honetan ezinbestekoa zaigu eskerrak ematea euskararen alde aritzen diren guztiei: euskara irakasleei, euskara ikasleei, seme-alabei euskaraz egiten dieten gurasoei, idazleei, kantariei, hizkuntza teknikariei  eta, oro har, haien lana euskaraz burutzen duten profesional guztiei. Haien ahalegin eta esfortzuari esker euskarak bizirik dirau.

Herrimina, herripoza

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2014-09-29 02:00   Iritzia

Itziar Etxezarreta

Oraindik bada euskara hizkuntza hankamotza dela pentsatzen duenik, hitzak falta zaizkiola eta bizitzako alor garrantzitsuetarako balio ez duela uste duenik. Zorionez, gehienok badakigu gure hizkuntza beste edozein bezain zabala eta osotua dela eta hizkuntzaren mekanismo propioei esker urteetan itzalpean egon izanak eragin dizkion gabeziei pixkana-pixkanaka aurre hartu diela. Ez hori bakarrik, hizkuntza orok bezala, baditu hainbat hitz bereziak direnak, maiz itzulezinak, eta ideia bat inguruko hizkuntzetan baino argiago adierazteko gai direnak.

Eta nik…oiloa izan nahiko nuke

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2014-06-11 11:49   Iritzia

Itziar Etxezarreta

Goizero bezala gelara sartu eta nire lekuan eseri naiz, Andoni nire lagun minenaren ondoan. Orduantxe, andereño Naiara iritsi da eta bere mahaian eseri da. Nahiko triste dagoela dirudi, azken asteetan bezala. Baina, aurpegi txarra duen arren, gurekin beti bezain maitagarria izaten jarraitzen du.

David, soilik David

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2014-04-07 09:18   Iritzia

                  

Itziar Etxezarreta

 

David plazako banku batean  eseri da. Ez dauka etxera igotzeko inongo gogorik. Badaki errieta itzela etorriko zaiola gainera, matematikako azterketan kale egin baitu. Ez da inoiz ikasle fina izan eta futbola eta lagunak gustukoago izan ditu beti liburuak baino. Hala ere,  orain arte ikasgai guztiak gainditzea lortu du beti. Baina oraingo honetan desberdina da. Azken aste hauetan neska hori burutik kendu ezinik dabil.

Uzbekistan vs. Bart Simpson

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2014-03-03 09:14   Iritzia

Itziar Etxezarreta

“Estatu Batuarrek gehiago dakite Simpson familia txoroaz geografiaz eta historiaz baino”

Itsasoan dago erantzuna

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2013-12-27 09:09   Iritzia

 

Itziar Etxezarreta

Konturatu orduko Gabonak berriz ere gainean ditugu: kolonia iragarkiak, turroi eta mazapan betekadak, ardoz eta xanpainez blaitutako senitarteko afari-bazkariak, Gabonak zoriontzeko modu orijinalena aurkitzeko lehiaketa absurdoa…  Eta berriro ere urteko balantzea egiteko garaia iritsi da, 2013. urteak zein gauza on eta zein txar utzi ote dizkigun pentsatzeko unea. Beraz, norberak bere kontuak atera ditzala,   nik nireak atera baititut jada: itsasoari begira pasa ditut azken 365 egunak.

Gutuna munduaren gailurretik

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2013-11-25 10:10   Iritzia

Nire bihotzeko kuttuna:

Munduaren gailurretik idazten dizut, ametsak egia bihurtzen diren parajetik. Mundua nire oinetan dudala senti dezaket, nahiz eta hemendik ez den ezer ikusten, egunsentiko behe-lainoa elurraren zuritasunarekin nahasten baita.

Hotza egiten du, hotz handia. Bihotzaren epeltasunak egoera eramangarriagoa  egiten laguntzen dit, soinean daramadana ez baita nahikoa egunsenti izoztu honi aurre egiteko. Hala ere, pozik nago, oso pozik. Gau gogorra izan den arren, goizeko lehen argitasuna ikustea lortu dut. Bizirik nago. Gaude. Alboan dudan laguna ere bizirik dago.

Maroto, euskarak mola, baina ez edonola!

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2013-10-28 11:09   Iritzia

Itziar Etxezarreta

 

Portalera sartu eta bizilagun bat barre algaraka ikusi dut. 

-Zer dugu?- galdetu diot. 

-Euskarak mola! 

- Nola? 

- Baietz ba, euskarak mola!

A relaxing cup of cafe con leche

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2013-10-07 10:00   Iritzia

Itziar Etxezarreta


Izenburua irakurtzearekin batera atzerriko hizkuntzak ikasteko beharraz, espainiar politikarien lotsa faltaz edota spanglish fenomenoaz arituko naizela pentsa dezakezue. Baina ez, hori ez da nire asmoa, Gasteizko hiri antolakuntza izango baitut hizpide.

Eta zer ikusi du, bada, Botella anderearen esaldi famatuak gure hiriarekin? Hona hemen erantzuna: madrildarrek kafesnea Plaza Mayorren hartzen dute; gasteiztarrok, aldiz, zebrabide erdian. Bestela esanda, Gasteizko hainbat hiribide zeharkatzeko zebrabide bakarra beharrean bi gurutzatu behar ditugu eta, gainera, semaforoak erabat deskoordinatuta daudenez, saiakerak luze jo dezake.