Zertan eman duzu denbora?

Erabiltzailearen aurpegia Irati Iciar 2015ko abe. 10a, 01:00

Denbora mugatua da, horretaz guztiok gara kontziente, baina egunerokotasunerako "ahaztu" egiten dugu. Mugatua izaterakoan aprobetxatu egin behar dugu, zerbaitetan eman, bestela 'gastatu' egiten da. Denboraren erabilera praktikoaren ideia hau ez dakit nondik datorkigun, baina aprobetxatu egin behar dugula oso barneratuta daukagu, "ezer egin gabe" gauden tarte horien ondoren bertigoa sentitzeraino. Eta hala estresatzen gara.

 

Naturak ematen dizkigun gaiak ere mugatuak dira. Petrolioa, egurra, ura... dena amaitu daiteke eta, ondorioz, ahalik eta gehien birziklatzen saiatu behar gara. Plastikoa, beira, papera... erabili ondoren birrindu eta beste zerbait egiteko erabili daiteke, etengabeko erabilera gurpil batean sartuta. Arropa, konplementuak, altzariak... bigarren erabilera txanda bat eduki dezakete. Bigarren eskuko kotxeak, bigarren eskuko etxeak, bigarren eskuko liburuak...

 

Eta, bigarren eskuko denbora izango bagenu? Zer egingo zenuke, zure denbora birziklatu eta berriz erabiltzeko aukera izango bazenu? Edo, beste norbaitek erabili eta ondoren birziklatu duen denbora eskuratzeko aukera balego? Imajinatu zenbat denbora "irabaziko" genukeen: erosi ditugun liburu horiek guztiak irakurtzeko, ikusteke ditugun filma guztiak ikusteko...

 

Berreskuratutako denbora izatean (ziurrenez erosi egin beharko genukeen) hobeto aprobetxatuko genuke?

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide