Zikoinaren teoria

Erabiltzailearen aurpegia Irati Iciar 2015ko mai. 28a, 02:00

Irati Iciar

 

Hauteskundeen osteko astea. Boto kopuru, proportzio, estatistika eta milaka zenbakiz betetako egunak dira hauek. Aitortu behar dizuet, zenbakiekin ez naizela batere ondo moldatzen, zenbakiak abstraktuak dira niretzat, dantza egiten dute nire buruan, eta kalkulu eta estatistikekin nahastu egiten naiz.

 

Informatzaileak –dela kazetariak, dela politikoak... dena delakoak– datuak bere nahierara manipulatu eta nahi duena sinestarazten digulakoaren susmoa sortzen dit nire "ezintasun" horrek. Horregatik, txundituta gelditu nintzen Josu Lopez Gazpioren artikuluarekin: umeak zikoinek ekarriak direla frogatzeko datuak ematen dizkigu (1). Nire susmoak baieztatuak izan ziren: adimen ez-numerikoa dugunok manipulatu eta beraien nahierara moldatzeko konplot zientifiko mundiala dago! Halaber, Josuren artikuluaren amaieran dago klabea, bere hitzetan: "... zentzu kritikoz irakurri behar direla zientifikoak diren ikerketa guztiak...". Horra hor: zentzu kritikoa.

 

Ez dakit nirekin bat etorriko zaren, irakurle, baina hauteskunde garaian zentzu kritikoari bolumena jaisten diogu, buruan durrunda gehiegi egin ez dezan. Eta alderdiak horretaz ohartuta daude, ze bestela ez ditut ulertzen azken egunetako agerraldi, mitin eta kartel-orgia guztiak. Hori bai, hauteskundeen osteko egunetan zentzu kritikoaren bolumena topera igotzen zaigu, "ezustean'' albokoari zikoinak haurra ekarri diola konturatzen garenean.

 

(1) zientziakaiera.eus/2014/05/27/zikoinaren-teoria-baieztatzeko-frogak

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide