Indarra Eguna 2016

Erabiltzailearen aurpegia INDARRA Euskal Kultur Elkartea 2016ko mar. 7a, 14:26

Datorren larunbatean, martxoak 12, Indarra kultur elkarteak bere hirugarren Indarra Eguna ospatuko du.

Egun honen helburua elkartearekin bat egiten duten kide guztiak batu eta egun polit bat igarotzea da, beti ere euskal musika eta dantza aitzakiatzat hartuz. Orotara 150 bat kideren parte hartzea espero da, dantzari, musikari eta laguntzaileak tarteko. Eguna dantza emanaldi batekin hasiko da, 11:30ean Landatxo kiroldegian.

Egitaraua osoa:

  • 11:30 Dantza emanaldia. Bertan parte hartuko dute Indarra taldeko dantzari zein musikari guztiek.
  • 13:00 Kalejira. Landatxo-Fariña-Plaza Berria
  • 15:00 Bazkaria
  • Gero gerokoak....

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide