alea.eus

Kapitalak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano 2016-11-10 12:49   Iritzia

"Kapitalak lausotzen doazen une hauetan Arabak badu nora begiratu"

EAEko hiriburua antza Gasteiz eta kapital-kanona ere kobratzen ei dugu titulu hori eraman eta sustengatzeagatik; baina, alimaleko kapitalak langileen soldaten eta bizitzen bizkar metatzen diren hiri-kanposantu honetan 40 urteko behargin batek bizia galdu du 900 kiloko pieza batek azpian hartuta. Aldi baterako kontratua zuen, jakina, eta gainera bigarren hildakoa da egoera berdinean fabrika berean oso denbora gutxian.

Kapitala gara, agidanez, eta green izatearen ajeak eta biharamunak ahal dugun bezala daramatzagu baina etorkizunerako fracking-zulo berrietan pentsatzen ari dira gure agintariak Subilla Gasteiz inguruetan.

Hirikankar izan nahi eta hiri-kaskar izatera ere iristen ez ote gareneko susmoa dut egun batean bai eta hurrengoan ere bai, maiztasun ikaragarriz, bortxa matxistaz hildako emakumeen zerrenda taigabe handitzen doala ikusita.

Aitzitik, hiriburutasuna giza balioen garapenean neurtuko balitz egun hauetan lautadak beste kapital bat izango luke. 

Kapitalak lausotzen doazen une hauetan Arabak badu nora begiratu, badu lautadak behelainoa gurutzatuko duen argi izpia; ekialdean piztu da eta oraingoz 75 orduz izango da isiotuta, irazekia.

Badugu euskararen kapital berria, hiri buruzagia, Agurainen hartua dute erabakia, egunerokoan euskaraz bizi nahi dutelako,

Nik 75!

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa