alea.eus

Muy vasco

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano 2016-09-14 18:08   Iritzia

"Marotori mozkin ederrak eman zizkiola-eta, hi ere bide beretik?"

Hori dun bideo puska, Idoia! Zinez ederra eta pedagogikoa! Eguna alaitu didan, emakumea. Pentsatzen ninan hauteskunde kanpaina betiko zozokeria eta lelo arlotez osatua izango zela, baina ez: azkenengo inkestek eragin diten zer edo zer hire aholkularien garunetan, eta tori kaka-mokordoa!

Jaitsi gaitun basatzara, murgildu lokatzetan, zipriztindu gorotzaz bazterrak. Horrela izan behar din emakumea! Lasai, zertarako bestela hauteskunde kanpainak? Lotsa pixka bat eragingo din botatako puzkarrak, baina trankil ibili, estali sudur-zuloak eta aurrera; ohituta hago eta jasango dun. Egun batzuetarako prentsa-bazka izango haiz, larrutuko haute sare sozialetan, baina eutsi gogor; helburua ona bada, bitartekoek ez diten axolarik... 

Marotori Gasteizen mozkin ederrak eman zizkiola-eta hi ere bide beretik jarraitu nahian? Bazterrak nahastuz eta jendartearen gorroto-senak astinduz boto batzuk irabazteko ametsetan?

Hark emaitza onak bai, baina elkarbizitza, errespetua eta eskubide sozial eta kulturalak mespretxatu zitinan, eta alkatetza galdu zinan. Baditun zeharkatu behar ez diren marra gorriak; horrelakoak botatzen hasita eduki musuzapia prest, haizearen kontra botatako txistuak bezala, hire berbok aurpegia zikinduko dinate eta.

 "Porque creemos que la igualdad de oportunidades también debe ser algo… muy vasco", euskaldunok (eta beste askok) irailaren 25ean ez dinagu bozka emango.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa