Alderantziz

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Larrañaga 2015ko urr. 30a, 01:00

Euskarari buruz erderaz egitea litzateke ideala, eremu publikoan. Araba Euskaraz espainolez idatzi, eta Mintzalagunaz irratian beste hainbestean. Bestela ez ote garen gehiengo baten aurrean interferentzia diskretu soil bat. Minorizatuei utzi behar zaien esparru onargarri bat. Itxurazko sentiberatasunez baimendutako txoko hertsi autoerreferentzial bat. Eta, oro bat, interesik gabekoa euskal komunitatetik kanpo. Iritzi hau, jakina, ezin da beste baldintza batetik askatu, ez bada harakiri bihurtu nahi.

Txanponaren bestaldean dago euskaraz egitea, ulertzeko, eguraldiaz eta trafikoaz; erabilgarriaz. Anekdota sasi-folklorikotik behar bat sorraraztera. Badago nondik jo. Adibide bat, komunikabideei dagokiona.

 

EITBren irizpidea da: elkarrizketatuaren hizkuntza hautua errespetatuko dute kazetariek. Beste modu batera esanda, euskara hutsean egin eta komunikabide publikoaren irrati-telebista kate guztietan horrela agertzeko eskubidea dugu. Noizbait aukera baduzu, aprobetxatu! Automobilaren bujiak aldiro aldatzearen beharraz bada, askoz hobe.

 

Bide batez, gogoratu nahi nieke, udal eta foru ordezkari politiko berriei, haiek ere badutela eskubide hau ez ezik, betebehar bat. Eskatuko nieke Euskara Planekin koherente diren irizpideak erabiltzeko prentsaurrekoetan. Euskoprotokolotik haratago gaztelania lehenesten badute, erdalgintzan dabiltza eta.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide