Literaturaren aterpea

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2017-02-08 17:43   Iritzia

Literaturaren aterpea

"Errealitate gordinetik ihesbidea eskaintzen digu literaturak".

Bulegotxoa

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2016-11-25 10:21   Iritzia

Bulegotxoa

"Gizonak BULEGOA du, letra larriz; merezi duen horrelakoa".

Gorrotoaren ironia

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2016-09-29 10:35   Iritzia

Gorrotoaren ironia

"Lesbiaren esanahia, labur: poeta, intelektuala"

Izkina bat tolestuta

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2016-07-18 18:28   Iritzia

Izkina bat tolestuta

"Orduak joan eta orduak etorri, ezin orri haietatik begirik altxatu"

Dilistak gosaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2016-05-16 16:20   Iritzia

Dilistak gosaltzeko

"Atzo nahi ez genuen dilista platera izaten jarraitzen dute"

Salbuespena

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2016-03-08 16:28   Iritzia

Salbuespena

Dozena erdi bat lagun mahai baten inguruan, astegun buruzuriko arrasti arrunt batean. Astean bitan elkartzen gara, gure egunerokotasunean arnasgunerik apenas dugunean, ingelesa ikasteko asmotan.

Urte berriaren miraria

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2016-01-18 10:06   Iritzia

Urte berriaren miraria

Topikoak topiko, egi ukagaitza da urte berria hastearekin batera, hamaika asmo eta desio eraikitzen ditugula, iritsi den urteak beteko dizkigula sinestaraziz geure burua.

Botika magikoa

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2015-11-13 01:00   Iritzia

Tranbian bidaiatzeak badu bere xarma, jende ezezagunaren egunerokotasuna behatzeko aukera eskaintzen digu eta. Tranbiak eta bertan gertatzen denak beti oparitzen digu artikulu bat idazteko moduko esperientziaren bat. Gaurkoan, beraz, horietako bat dakarkizuet. Fikzioaren mugak gainditzen dituen bizipen erreala duzue honakoa. Egiazkotasuna zin dagizuet.

Atzerrian, baina etxean

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2015-10-08 02:00   Iritzia

Haizea Galarraga

 

Udazkenaren haize berriak gurera iritsi diren arren, atzo izan balitz bezala oroitzen dut udan egindako bidaia. Astebete pasa nuen Txekiar Errepublikan, lagunen konpainia ezin hobean. Makina bat dira esperientzia hark oparitu zizkidan paisaiak, bizipenak eta sentsazioak, gomutagarriak horiek guztiak. Oraingoan, ordea, horietako bat ekarri nahiko nuke gogora. Akordatzen naiz…

Ironiaren gailurrean

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2015-07-30 02:00   Iritzia

Zutabe hau idazteko fikziozko egoera baten bila nindoan, benetako pasadizo lazgarri bat bizi nuen arte. Duela pare bat aste, gehiago ez. Astegun buruzuria Andra Mari zuriaren plazan. Eguraldi ederra lagun (eta konpainia ezin hobean), kafetegi baten terrazan eman nuen arratsalde erdi, freskagarriaren izotz guztiak urtu ziren arte. Halako batean, emakume behartsu eta atsegin bat hurbildu zitzaigun diru eske. Txanpon bat eman genion eta irribarre zabala eskaini zigun trukean.

Banekien

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2015-04-30 02:00   Iritzia

Orojakilearen sindromeak harrapatu nau azkenaldian. Asko dakit, eta ez ikertzaile lanak egin ditudalako, informazioa gainera datorkidalako baizik. Badakit hark zer egin duen igaro berri dugun oporraldian: nora joan den, noiz, norekin, zein arropa jantzi duen bidaiak iraun duen egun bakoitzean, nolakoa den hartu duen hegazkinaren hegoaren itxura… Hori besterik ez balitz, gaitz erdi!

Tolerantzia zer?

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2015-03-05 01:00   Iritzia

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

 

Azken asteotan Gasteizko eta inguruko txokoak apaindu dituen ekimen bat izan dugu gure artean: Tolerantzia Zero; Arabako Foru Aldundiak harrotasun handiz aurkeztu berri duen proiektua. 

Hurrengo geltokia

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2015-02-09 01:00   Iritzia

Haizea Galarraga

 

Abetxukotik Angulemarako bidea egingo duen tranbia iritsi da geltokira. Oilar-jokoa bailitzan, elkarri ukondokadak emanez sartu gara barrura, eserleku bat lortzeko irrikan. Ingurura begiratu eta badirudi azterketa soziologiko baten partaide garela; izan ere, tranbian dagoen aniztasuna ezin topa genezake beste inon. Metro karratu gutxian halako nahastea! Lanera doana, parranda bukatu berri duena, tranbiako begiratzaileari ihesi dabilena…

Azkenengoz ikusia gaur 10.30(e)tan

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-11-28 10:08   Iritzia

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil


Teknologia berrien aroan murgildurik gaudela, harrotasun osoz erakusten dizkiogu munduari gure lorpenak: egongelan juxtu xamar sar daitekeen telebista neurrigabekoa, punta-puntako ordenagailua, sakelako telefonoa (sakelan jada kabitzen ez dena)…

Edertasuna salgai

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-10-03 12:48   Iritzia Edertasuna-salgaiHaizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

Michelangeloren David ikusgarria oroitzen al duzu? Ez da ba, gaur egun, beste munduko ezer. Itxura fisikoaz ari naiz, eztabaidaezina baita autorearen zizelkatzeko trebezia. Azalaren kanpokoak barnean dagoenak baino garrantzi handiagoa hartu duen garai honetan, gorputzaren gurtza gero eta agerikoagoa da. Kirola egitea aukera ezagunetarikoa da ispiluan argalago, ederrago eta erakargarriago ikusteko geure burua.

Esan gabeko hitzen kartzela

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-06-28 08:52   Iritzia

ESANtxikiHaizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

Esan sentitzen duzuna, pentsatzen duzuna,  gorroto duzuna, maite duzuna…. ESAN! OIHUKATU! Erosotasunak isiltasunaren amildegira eramaten gaitu. Isilik egon eta ni bakean utzi. Hori da askok jarraitzen duten lema. Bidegabekeria batean aurrean, isildu. Maite duzun horri tutik ere ez aitortu. Zure iritzia eta ustea giltzapean gorde. Irribarre egin eta isildu. Egia esan, buruhauste anitz aurreztu ditzakegu horrela, makina bat liskar eta hamaika desengainu. Halaber, isiltasunean bizitzearen erosotasun horrek ehunaka hitz uzten ditu galbidean, noraezean, ahanzturan…

Papera vs. Harria

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-05-02 09:00   Iritzia

 

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil



Papera ala harria? Erabakia zure esku dago.


Paper. Iz. Landare-zuntzezko orea hedatuz eta lehortuz egiten den materiala, orri oso meheen itxura ematen zaiona eta idazteko, inprimatzeko, biltzeko, etab. erabiltzen dena.


Ez dugu inoiz ikusi, ezta usaindu ere. Ez dugu sekula dastatu, ezta entzun ere. Ez dugu ukitu. Inoiz ez. Hala ere, gure helmuga bakarra bailitzan, bizi osoa igarotzen dugu bere bila, noiz topatuko dugun zain. Zain. Zoriontasuna lortu behar dugula irakatsi digute, bizitzan porrot egin ez dugunaren seinale balitz bezala. Zoriona bereganatu dugula pentsa genezake noizbait, abiadura bizian berriro esku artetik ihes egiten digun arte. Orduan, zentzugabeko bizitza batean preso gaudela senti dezakegu, zoriontasuna berriro ere noiz itzuliko den galdetuz. Nahi gabe, kontraesan-zurrunbilo izugarrian erortzen gara; zoriontasuna aurkitzen ibiltzeak ez baikaitu uzten zoriontsu izaten.

Bzzzzz, bzzzzzzz, bzzzzz….

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-01-31 01:00   Iritzia

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

 

Gaueko hamarrak jota. Sukaldean zaude, afaria alferguraz prestatzen. Leihoa irekita dago, keak ito ez zaitzan. Eta tupustean, zurrumurru bat, barne-belarriraino sartzen den horietakoa. Bzzz bzzzz. Soinu gogaikarri hori ezaguna zaizu, bai! Lepoa itzuli eta hor dago, beltz eta lodi. Oso lodi. Euli madarikatua!! Ez da aurreneko aldia pare bat zentimetroko mamorro batek zure onetik atera zaituena!

Din-dan-don

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2012-12-24 01:00   Iritzia

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

 

Din-dan-don, din-dan-don, Eguberri On! Ezinezko zaigu Gabonak gainean ditugula ahaztea. Egunero, orduro eta minuturo gogorarazten digute Gabon Gaua heltzear dagoela: argiz apainduriko  kaleak, jostailuz hornituriko dendak, iragarkien bonbardaketa telebistan… Eta hala ere, depresioan erortzeko arriskurik handiena Gabonetan dagoela baieztatzen dute ikerketa zientifiko anitzek. Kontraesankorra guztiz. Ardi-larruz estalduriko otsoaren parekoa dela ere esan dezakegu: antzaz, jaiegun zoriontsuak eta errealitatean, tristurak harrapatzen gaituen hilabetea.

Ganbarako hilerria

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2012-11-15 08:59   Iritzia

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil

 

Heriotza zigorrera kondenatu naute 50 bat urte ditudala (50 urte oraindik edo 50 jada, erlatiboa baita). Giltza sarrailean eta ate herdoildua irekitzear. Hurbil dago iluntasuna, oso hurbil, hurbilegi, alegia. Asko dut esateko, nire hitzek lau haizetara zabaltzen nahi dute jarraitu, ahalik eta lasterren lurperatu nahi naute, ordea. Ganbarako bidean nago, eskaileraren gailurrean”. (Heriotzaren atarira eraman berri duten edozein liburu zaharren testigantza izan liteke hori, hil aurretiko azken hitzak. Ganbaran bego.)