Ramon Saizarbitoria Gasteizko Irakurle Klubean izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2017ko urt. 24a, 09:42

Lili eta biok liburuaz arituko da Ignacio Aldecoa kultura etxean, 19:30etik aurrera.

Datorren ostegunean, hilak 26, Gasteizko Irakurle Klubaren saio berri bat egingo dute Ignacio Aldecoa kultura etxean. Oraingoan gonbidatu berezi bat izango du hilero elkartzen den irakurleen taldeak, Ramon Saizarbitoria idazlea, hain zuzen ere. Bertara hurbiltzen direnek Lili eta biok liburuaren inguruan hitz egiteko aukera izango dute, beti bezala, Iban Zaldua idazlearen gidaritzapean. Sarrera librea da, baina parte hartzen dutenei eskatzen zaien baldintza bakarra liburua irakurtzea da.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide