2016/05/31 20:30

DESORE

DESORE
Parral taberna, Gasteiz
Desore 2015eko udaberrian sortutako rock talde bizkaitarra da. Lau kidez osatuta dago, euren musika estiloa nahiko ugaria delarik: rock alternatiboa, hard rock eta rock 'n' roll, besteak beste. Laburbilduz, barruko indarrez eta freskotasunez beteriko melodia eta doinuak dira abestien oinarria. Sortu eta urte baten buruan Banden Lehiako finalera heltzea lortu dute igorreztar hauek eta baita Durangaldeko Maketa Lehiaketa irabazi ere! Tartean auto-ekoiztutako lan bat kaleratzeko astia izan dute gainera... Ez da makala gazte hauen indarra! Giro ona nabarmena da taldean eta hori transmititzeko prest datoz Gasteiza! Maiatzaren 31an Parral tabernan duzue zita, ez galdu!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide