Baina-patatak

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2015-01-26 01:00   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Zilegi da, eta justiziazkoa, arrazoia duenari arrazoia duela aitortzea. Kafe giroko bazkalostean edo iritzi artikulu batean ez bada. Hor salbuespena egingo genuke. Baldintza horietan, dena ikusten baita diferente. Ez al litzateke mundua leku aspergarriegia zertaz diskutitu ez bagenu? Katiluari so, zopak egitearekin konformatu beharko genuke. Eta hemen, inor ez dago zopetarako. Zopetaraino, agian, bat baino gehiago egongo den arren.

Oregile onena

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2014-12-02 01:00   Iritzia

Gaizka Amondarain

Politika zientzia fikzioa da. Ikus-entzuleak despistatzeko argi eta soinu efektuak, serpentinak eta xanpaina. Marketina eta publizitatea. Eta gero, zer eta irteera bako unibertsitate ikasketen artean sartzeko. Honezkero existitzen den ere ez dakit. Hain beharrezkoak ditugunean etorkizun hobea marraztuko diguten gazte kualifikatuak. Oregile trebatuak. Partida gure muturren aurrean ari denean jokatzen. Hor, pantaila horietan guztietan. Hain dagoenean argi. Nola saiatzen diren batzuk hitz egiten, gero ezer ez esateko.

Kaudimena

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2014-11-03 01:00   Iritzia

Gaizka Amondarain

Badira egunean zehar muturren aurretik zenbait aldiz pasa arren, zer esan nahi duten ikasteko interes txikiena ere pizten ez dizuten hitzak. Firefox-ean leihatila berri bat zabaltzeko ere nagiak hartzen zaitu askotan horrelakoekin.

Ekonomian kaudimena esaten zaio; pertsona edo enpresa batek bere zorrak epe labur, ertain zein luzera kitatu edo ordaintzeko duen ahalmenari. Kaudimenduna, hortaz, lasai egon daiteke. Arnasa sakon hartu eta ordura arteko jarduerarekin soseguz jarraitzeko moduan da.

Giltzarrapoa

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2014-10-06 02:00   Iritzia

Gaizka Amondarain

Kuriosoa eta kezkatzekoa ere bada, aldi berean, Asiako liztorrarekin gertatzen ari dena. Profetikoa edo. Apurka zabaldu den izurria. Gure erleak baino hiru aldiz erleago. Iparraldetik sartu zaiguna, Saigona. Gosetiagoa. Oldarkorragoa. Darwin eta geroko legea. Ez magrebtarra, asiatikoa.

Poziktibity

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2014-06-04 09:34   Iritzia

Gaizka Amondarain

Pozik egon behar dudala diote baina ez naiz erabat happy. Ez nabil horrenbeste crying ere. Ingurukoari erreparatzen diot noizean behin, nothing more. Ez nuke beti angry agertu nahi eta halere, euskararen egoerari buruz herri honetan zerbait esaten den bakoitzean, baldekada water burutik behera labaindu izan balidate bezala geratzen naiz azkenaldian, zur eta ur. Ez baitago lurrik hemen guztiontzat. Eta uretan dagoenari beti egingo zaio nekezagoa arnasa hartzea. Irlaren bat harrapatu beharko nuke atseden hartzeko, arnasguneren batera joan bizitzera denbora batez. Azpeitira edo, apur bat goxotzeko, berotan sartzeko, ernegua lausotzeko. Gaurkoa luze joango baita, I know.

Aldartea

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2014-03-27 09:09   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Badauzkat inguruan, edozein dela urtaroa ere, beti irribarrez hartzen nauten pertsonak. Badauzkat, depresiorako berezko joera ageri dutenak ere, triste xamar nabari dituzunak eskuarki. Badira edozein dela arrazoia, segundo bian sutan jartzeko kapazak. Badaude egoera patxadaz aztertu eta gero, erabakiak hartzea nahiago dutenak. Batzuek ez didate egundo beraien penarik kontatzen. Besteek beti dute egonezinen bat barruak jaten. Askok urduri ipintzen naute iragarkietako irri artifizial konstante horrekin. Gutxi batzuek edonor ozpintzeraino nekatzeko abilidadea garatu dute denborarekin. Nik berdin maite eta gorroto ditut denak halere. Haiek ni bezainbeste.

Ustelak lurpera

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2014-02-27 09:26   Iritzia

Gaizka Amondarain

Garaia heltzean, lurrera erortzen lehenengoak arrak jotako sagarrak izan ohi dira. Han gero, denboraren poderioz lurrarekin bat egin arte, usteltzen hasten dira.

Isilik egotea

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2014-01-21 10:09   Iritzia

Gaizka Amondarain

Isilik egoten jakitea bertute bat izan daiteke. Ados. Jakin behar da, noizean behin, ahoa itxita edukitzen. Hitzak neurtzen. Eztabaidak saihesten. Adostasunak bilatzen. Isiltasuna ordea, beti ez da zilegi.

Ez dakit munduko beste bazterren baten posible den ehun mila pertsona baino gehiago biltzen dituen mobilizazio bat isiltasunean burutzea. Inork ahorik zabaldu ere egin gabe, alegia. Paseo lasai eta patxadatsuan ematea arratsaldea, aurreko egunetan gertatua ahaztuz, kaleak betean oinez. Hamarkadetako samin eta ezina aldean daramaten senideak aurretik pasatzen ikusten dituzunean ere, barruan lehertzen zaizun amorru eta ezinegonari eustea. Zugan nagusitzen den sentimendua erreprimitzea, arimaren mutilatzea.

Ahotsa faltan

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-12-03 09:30   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Ez daukagu ezer ospatzeko. Gure sorlekuari ahotsa galdu baitzaio. Soinua du faltan. Euskal kultura ez dago artxibategi nazionaletan gordeta, etxe partikularretan baino, ganbaretan, kutxa zaharretan. Publikoan ez, baizik ezkutuan.

Alderantzizko logika

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-10-21 10:38   Iritzia Gaizka Amondarain

Korrontearen kontra igerian doanaren agonia, dagoen lekutik mugitu ez arren eman egiten dionaren logika. Ñ bat iragarriz salbaziorako aste batzuk lehenago, %100 bertako, erabat espainiar, geure izatearen tamala onartzeaz gain aldarri bihurtzeko besteko desesperazioan. Auzo-lotsa zena hasieran, ikustear geneukan suizidioaren lehen sintoma bihurtu zen gutxira. Fagor etxe tresnak: bir-kokatze eske pantailetan ageri zaizkigun manifestazioak, informazio ezaz kexatzen diren kooperatibistak, bir-kokatu ditzatela nonon faborez, kalegorrian ez baitaukate etxe-tresnak non entxufatu. Kooperatibismoa bir-pentsatu beharraz iritziak errenkadan asteburuko egunkarietan, Arizmendiarreta ber-pizteaz, urte luzeetako despisteaz, ber-tuteak ere badituela goraipatzeko tarteka. Ber-esku-hartzea, errautsetatik bir-sortzea, bereberra gamelu zaharraren gainean, basamortuaren erdian ur eske.

I am basque

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-09-26 09:13   Iritzia

Hamarkadetako mozkorraldiaren osteko ajeari eutsi ezinda gabiltza Euskal Herrian oraindik. Koka-kola edanda ere pasatzen ez den bestondo horietako batean. Haizeak alde behar zuenean gainera, ez aurrera ez atzera, sofak noiz irentsiko zain, norbait herri hau iraganeko korapiloetan katigatuta mantendu guran balebil bezala.

Ari du uda

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-07-04 08:59   Iritzia Gaizka Amondarain

Pantailatik ikusten dut mundu zaharra sutan. Ez naiz kalera irteteko gai, nire buru eta bihotzaren arteko kontsentsuak egiten dit huts, hauts. Borondatea dut faltan eta alferkeria kiloka saltzeko. Eguraldia jartzen dut aitzaki, aste osoko lanak eragindako nekea bestela. Botoi bati ematen diot, dena dut aukeran, gero besteari, dena da aukeratzen dudana. Klik bakarrean zurekin egoteko gai naiz. Klik bakarrean itzali egiten zaitut. Uhinen bestaldean haut maiteago, out geratzeko beldurrari egiten diot ihes horrela, hemen babesten naiz nire segurtasun gabezietatik, pantailatik ikusten dut mundua zahartzen. Maskara jarri eta kalera irtengo nintzateke norbaiten bila, baina ez dut inon pertsonarik ikusten, dena da jendea, dena da ezereza.

Harria, egurra eta gardentasuna

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-04-29 02:00   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Hiru ezaugarri horiekin definitzen zituen Andoni Ortuzarrek, berreskuratu berri duten telebistako kate espainoleko saio batean, batzokiak. Bide batez, beraien alderdiaren izaeraren orubetzat jotzen zituen hirurak.

Harria, pentsatu nuen nik. Eta baietz, harriz betetako motxila bat dela PNV hau independentzia helburu dugun euskaldunontzat. Arestiren poemetatik urruti dabiltzala, porlanez eraikitako herria dela haien egia guztia.

Fumata zuria gurean

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-03-25 09:13   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Ez dakit fumata zuria den edo nerabezarotik hona pilatutako fumata horiek guztiek lanbrotu didaten bekokian hasi eta kokoteraino luzatzen zaidan basamortua. Zaila baita tximinia bati begira aste osoa pasa eta gero gogoa lanbrotuko ez zaion norbaitekin topo egitea. Autoan disko erreproduktore merkeren bat banu sikiera, eta ez kaseteak bata bestearen atzetik irensten dituen aparatu mordoilo hori, ez nintzateke gure dialean gora eta behera ibili ondoren, tourreko etapa korritu duen txirrindulariaren pare sentituko. Dopina behar duelako euskaldunak ere bere egunerokoan, goenkale dosi txiki bat astean behin gutxienez.

Euskal gafapastismoa akatu!

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-02-18 09:42   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Grazia egin zidan, onartu beharra daukat, irribarrea atera zidan tabernako komunetan halako pegatina bat aurkitzeak. Berdina aitortu nion nire atzetik  sartzekotan zenari ere; hemen bada zutabe bat. Hark tabernak, berez, zutabez betetako espazioak zirela esan nahian bezala begiratu ninduen, inguruko faunari erreparatzea baino ez zegoen, berak arrazoi.

La bella vita

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-01-28 09:24   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Ederra da mundua bere inperfekzioan. Ederra da bizitzea, huts egitea, borrokan jarraitzea, saiatzea, gero eta hobeto huts egitea.

Ligatzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-12-06 01:00   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Ligatu nahi duenak, ligatzeko gai dela sinistu behar du lehenengo. Gero, horretarako eskura dituen bitartekoak jarri beharko ditu martxan; bere indarguneak zeintzuk diren identifikatu eta horiek aprobetxatu erasorako. Eroso sentitzen den egoerak bilatuz, alferrikako saiakerak ekidinez, bere itxura apur bat makeatuz, lortuko du arinago edo beranduago zerbait jatea.

Zerbait egitearen plazera

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-11-05 09:04   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Ordenagailu aurrean eseri naiz, ostiral bazkalondoko nagia gainetik kentzeaz bat, zerbait egiten ari naizenaren kontzientzia hartzeko edo. Beste aukera sofan eseri eta Klaudio Landaren aurpegiari begira apurka loak hartzea zen, eta horrek ere ez nau gehiegi motibatzen, egia esan. Zigarro bat erre dut, eta gero bestea. Barruak husten ari naiz, buruak uzten didan neurrian.

Ezer ez egitearen plazera

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-09-17 09:06   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Komun-zuloan eseri naiz, barruak hustu bitartean burua aseko nauen ideiaren batekin betetzeko esperantzaz. Sofan egin dut etzanaldia gero, behatz biluziak mugitu ditut banaka, bizirik nago eta ez da gutxi. Azazkalak moztea komeni zait agian, haize apur bat hartzeak ere ez lidake kalterik egingo.

Hezurrak

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2012-07-02 10:25   Iritzia Gaizka Amondarain

Gerra bukatzen denean, irabazlea gerra bukatu dela ziurtatzeaz arduratzen da. Garaipena norena izan den argi utzi beharra dauka leku guztietan, kosta ahala kosta.