Botilez egindako Gabonetako zuhaitz erraldoia jarri dute Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko abe. 15a, 09:56
Beira birziklatzeko edukiontziak jarri dituzte zuhaitzaren ondoan.

Birziklatzeko kanpaina baten barruan dago kokatuta.

Beirazko botila birziklatuekin egindako Eguberrietako zuhaitza jarri dute Gasteizko erdigunean, Andre Maria Zuriaren plazan eta Loma Jenerala enparantzaren arteko bidegurutzean. Abenduaren 13an amaitu zuten langileek zuhaitzaren instalazioa.

Zuhaitzak zortzi metro inguruko altuera du, eta birziklatutako ehunka botila behar izan dira osatzeko. Arbolatik gertu, hiru beira edukiontzi jarri dituzte, izan ere, birziklatzea sustatzeko kanpaina baten barruan kokatzen da Gabonetako apaingarri berezi hau.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide