Andre Maria Zuria Katedral berrian da, zaharberritu ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko abe. 13a, 17:04

Jatorrizko irudia oso gaizki kontserbatuta zegoen, eguraldiaren eta azken urteetan jasan zituen eraso ugarien eraginez.

Gaur goizean Andre Maria Zuriaren XIV. mendeko irudi zaharberritua aurkeztu dute erakundeetako eta Gasteizko elizbarrutiko ordezkariek. San Migel parrokiako eskulturak hirizaina, Andre Maria Zuria, irudikatzen du, eta Andre Maria Zuriaren Kofradiaren zaintzapean dago. 

Jatorrizko irudia 2007 urtera arte egon zen San Migel elizako horma-hobian jarrita, eta oso gaizki kontserbatuta zegoen, eguraldiaren eta azken urteetan jasan zituen eraso bandaliko ugarien eraginez. Kofradiak irudia bertatik kentzea eta zaharberritzea erabaki zuen. Horren ordez, 2008. urtean kopia bat jarri zuten San Migeleko horma-hobian. Gaur aurkeztu den jatorrizko irudia Elizbarrutiko Arte Sakratuaren museoan gordeko eta erakutsiko dute. Eskultura bisitatzea dohainik da.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide