Gudariak Olabide taldeak irabazi du Euskararen Ginkana

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko abe. 5a, 13:33

15 eta 18 urte bitarteko lau gaztek osatutako 71 taldek hartu dute parte, 284k guztira. Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak izan dira aurtengo gaiak.

Euskararen Ginkanak bigarren edizioa egin du Gasteizen. Aurten,  urriaren hasieran abiatu eta finala Oihaneder Euskararen Etxean joan den ostiralean egin zen, Euskararen Astearekin batera.

Saridunak

1. Saria (800 € bonosaritan): 22 puntu –> GUDARIAK OLABIDE DBH4:

Itsaso Fernandez, Maitane Garcia, Natalia Sebastian eta Uxue Zarandona

2. Saria (600 € bonosaritan):  21 puntu –> HEZIGAITZAK SAN VIATOR DBH4:

Maider Bernabé, Alazne Orodea, Raquel Lazaro eta Irati Lazcano

3. Saria (400 € bonosaritan): 19 puntu –> GUTARRAK ETA GU OLABIDE DBH4:

Aitor Sevillano, Jon Calvo, Dena Garmendia, Jon Urtaran

4. Saria (200 € bonosaritan): 11 puntu –> EUSKARAREN AINGERUAK ARMENTIA DBH3: Xabier Muñoz Etxagibel, Larraitz Ortega Alvarez, Iratxe Canales Marquinez, Idoia Fernandez de Villaverde Oroz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide