Arabako lekalea izango da protagonista Laratza Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016ko abe. 9a, 13:05
Laratza azokaren aurkezpena.

Eguberrietako erosketa otarra bertako elikagaiekin betetzeko xedearekin jaio da abenduaren 10ean egingo den azoka.

Abenduaren 10ean bertako elikagaien azoka berria egingo dute Gasteizko Foru Plazan, Laratza Azoka, hain zuzen ere. Hamazazpi ekoizlek ekarritako eskaintza aurkeztuko dute bertan. Arabako lekaleari protagonismo berezia emango zaio, Eusko Labelekin 1.000 babarrun-plateretik gora elkartasunez dastatzeko aukera egongo baita. Save the Children erakundearentzat izango dira azokan bildutako dohaintzak.

Bi karpa jarriko dituzte Larantza azokaren egunean. Nagusian elikagaien eta ardoen eskaintza bilduko dira; bigarrenean, dastatzea egingo dute, eta bi jarduera osagarri: Arabako lekalearen produkzio-prozesuaren aurkezpena eta Gustuaren laborategia, Slow Food Araba elkartearen laguntzarekin. 

"Ardorabarekin batera Arabako enogastronomiaren onena elkartuko duen asteari amaiera emateko modu ezin hobea izango da", adierazi du Nerea Melgosa zinegotziak ekimenaren aurkezpenean. Eduardo Aguinaco foru diputatuak, ordea, babarrunaren protagonismoa azpimarratu du, lekaleen nazioarteko urtearekin bat etortzeaz gain, Arabako babarrunak kalitateko labela ere eskuratu baitu.   

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide