alea.eus

Ingurumenari buruzko dokumentalak ikusgai izango dira egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Daniel Sanz Moreno 2016-11-21 10:07   Ingurumena

Aldabe gizarte etxean izango dira proiekzioak, azaroaren 22tik abenduaren 21era.

Ingurumenari buruzko dokumentalak ikusgai izango dira egunotan
'Voces de Latinoamerica' dokumentalaren irudia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bartzelonako Ingurumenari buruzko nazioarteko zinema jaialdian aurkeztu ziren bederatzi dokumental ikusgai egongo dira Gasteizen egunotan.

Ingurumena, gizakia, natura, kultura eta gizartearen artean dauden harremanak izango dira gai nagusia. Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia izan da ekimena sustatu duen erakundea.

Bartzelonako FICMAren aurtengo edizioan 145 filmetik gora proiektatu dira. Gasteizen horietako bederatzi ikusi ahalko dira, planetaren egoera zein den eta ingurumen globalari buruzko azken lanak ezagutzen lagunduko dutenak.

 

Egitaraua

Azaroak 22 asteartea

Azaroak 23 asteazkena

Azaroak 29 asteartea

Abenduak 13 asteartea

Abenduak 14 asteazkena

Abenduak 21 asteazkena

Proiektatuko dituzten dokumentalen trailerrak:

 

Polyfaces – Spanish Translation from RegrariansMedia on Vimeo.

 

56 (2016) - Trailer (English) from BONZO on Vimeo.

Documental Voces de Latinoamerica - Trailer. from Voces De Latinoamerica on Vimeo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa