alea.eus

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen jihadismoa egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017-02-15 09:55   Gizartea

Polizia iturrien arabera, Tolosa inguruko gazteak errekrutatzeaz arduratzen zen. 

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen jihadismoa egotzita
Polizia Nazionalak Gasteizen egindako atxiloketaren unea | Ikusi handiago | Argazki originala

Espainiako Poliziak zabaldu duenez, Sirian trebatu zuten Al Nusra talde islamistako kideek Gasteizen atxilotutako 41 urteko gizonezkoa. Talde horretako kide izatea eta harentzat gazteak errekrutatzea egotzita atxilotu dute.

Iturri ofizialen arabera, Tolosa inguruko gazte marokoarrak errekrutatzea zen ustezko jihadistaren helburua, ondoren Siriara bidaiatu eta han trebakuntza jasotzeko. Haietako batek 2013an bidaiatu zuen herrialde hartara atxilotuarekin batera. Baina Siria eta Irak arteko mugan hil zuten bi urte geroago.

Jihadismoarekn lotura izatea egotzita azken egunetan atxilotzen duten bigarren pertsona da Gasteizkoa. Izan ere, atzo bertan 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Espainiako Guardia Zibilak Bilbon, jihadismoa "goratzea", bere burua "doktrinatzea" eta Estatu Islamikoaren ideia "terroristak" zabaltzea egotzita. Hura bizi den etxea miatzen ari da Polizia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa