CSNren txosten teknikoa, Garoña irekitzearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko urt. 24a, 09:53

Asteazkenean bilduko da CSNko batzordea, eta bertan eztabaidatuko dute azterketa teknikoa.

Bihar bilera egitekoa da CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordea, baina El País egunkariak aurreratu du erakunde horren zuzendaritza teknikoak prestatu duen txostena zentral nuklearra berriz zabaltzearen aldekoa dela.

2012an itxi zuten Garoñako zentrala; jabeek eurek hartu zuten erabakia, Endesak eta Iberdrolak. 2014an, ordea, berriz zabaldu eta martxan jartzeko baimenak eskatu zituzten. Bi urte luze joan dira eskari hura egin zutenetik, eta biharko bileran eztabaidatzen hastekoa da CSN; asteak iraun ditzake prozesuak. Erabakia hartuko duen batzordea bost lagunek osatzen dute: PPk izendatutakoak dira horietatik hiru, eta PSOEk izendatutakoak beste biak.

Eztabaidarako, mahaiaren gainean edukiko dute CSNren azterketa teknikoa. Zentrala berriz martxan jartzearen aldekoa da, baina baldintza zerrenda luze bat jarrita horretarako. Lehen ere, lanean jarraitu ahal izateko, eskari dezente egin izan dizkio CSNk zentral nuklearrari, eta gaur egun oraindik ibertsio horietako batzuk egin gabe dauzka. CSNk onartuko balu berriz martxan jartzea, zentral nuklearrak 40 urtez gora lanean jarduteari atea irekiko lioke.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide