Iman bat ikertzen ari dira adingabeei sexu abusuak egin zizkielakoan

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2017ko urt. 20a, 12:36

Bi Koran ikasleri ukitze desegokiak egin zizkielakoan, Arabako Fiskaltzak ikerketa abiatu du.

Ikerketaren arabera, duela urtebete izan zen aurreneko erasoa, meskitan bertan, baina, salaketarik ezean, ez zen ikerketarik abiatu. Udaberrian beste neska adingabe bat ukitzen saiatu zen imana kalean, eta neskak laguntza eskatu zion handik pasatzen ari den udaltzaingoaren patruila bati. Peskizan hasi zirenean jakin zuten hura ez zela imanari egozten dioten aurreneko erasoa. Urruntzeko agindua du.

Bi adingabeen gurasoek ez zuten salaketarik jarri, baina meskitaz aldatu ziren. Ertzaintza eta fiskaltza kasu gehiago egon daitezkeen ikertzen ari da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide