Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideak jotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko abe. 5a, 12:11

Atxilotuek 28 eta 34 urte dituzte.

Lakuabizkarran eta Salburuan gertatu dira erasoak, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Lehena igande gauerdian atzeman zuten; 24 urteko emakume batek Udaltzaingoari deitu zion, jakinarazteko bikotekideak jo egin zuela etxean. Emakumeak azaldu zien muturreko bat eta buruarekin kolpe bat eman ziola gizonak, eta udaltzainek frogatu zuten zauriak zituela emakumeak. Gizonak aitortu zuen eztabaidan aritu zela, baina ukatu zuen jo zuela. Atxilo eraman zuten, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.

Ordu batzuk geroago atxilotu zuten beste gizonezko bat. Emakume batek Udaltzaingoari azaldu zionez, etxera itzultzean, bikotekideak iletik heldu eta bultza egin zuen. Etxetik joan zen gizona, baina udaltzainek kalean topatu, identifikatu eta atxilo eraman zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide