'De Miguel auzian' ikertutakoen aurkako ahozko epaiketa abiatzea agindu du epaileak

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko eka. 21a, 16:49

Maiatzaren 12ko data du Gasteizko 4. Intsrukzio Auzitegiak plazaratu duen autoak. 26 auzipetu daude, ia denak jeltzaleak.

Legez kanpoko elkarte bat eratu eta komisioak kobratzea, EAJk gobernatutako erakundeen kontratu eta adjudikazio publikoak modu irregularrean eskuratzea, egin gabeko lanengatik dirua lortzea, kapitala zuritzea, eroskeria, bortxaz jendea behartzea, dirua bidegabe erabiltzea... Arabako Probintzia Auzitegiko fiskalak hogeiren bat delitu egotzi zizkion Alfredo de Miguel auzipetu eta EAJko buruzagi ohiari. Zigor eskaera gogorra egin zuen Josu Izagirre fiskalak: ia 55 urteko kartzela zigorra, eta 25 milioi euroko bermea.

Denera, 26 lagun daude auzipetuta. De Miguel bera, Araba Buru Batzarreko kide ohi eta Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako diputatu ohia; Aitor Telleria ABBko kide ohia; Koldo Otxandiano Arabako burkide eta Arabako Ongizate Institutuko zuzendari izandakoa; Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde ohia; eta Alfonso Arriola eta Juan Sanchez Alegria EAEko teknologia parke sareko buru ohiak, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzak maiatzean jakinarazi zuen ez duela espetxe zigorrik eskatuko auzian inplikatutakoentzat, eta, fiskaltzak ez bezala, bere akusazio idazkian kalte-ordainak baino ez ditu eskatuko 26 auzipetuetako zazpirentzat.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide