Arabako etorkizuna euskaraz ere izango da

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-01-27 14:10

Urtarrilaren 21ean egin zen Gasteizko Artium museoan Arabaren etorkizuna eraikitzeko Foru Aldundiak martxan jarri duen Agora parte-hartze ekimenaren lehen topaketa. Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, Rober Gutiérrez, bertan izan zen, Arabako ekonomia, gizartea eta kulturako beste 300 bat ordezkariren artean.

Networking moduan antolatu zuten lehen topaketa eta, mahai ezberdinetan bilduta, Arabak aurrean dituen erronken inguruan eztabaidatu zuten bertan bildutakoek. Galderen artean zeuden, adibidez: “Zeintzuk dira Arabak aurrera egiteko erronka nagusiak ekonomia, gizarte eta kultura arloan?” eta “zein ekimen bultza ditzakegu ...

Lan-eskaintza berriak 'Lansarean.eus' lan-atarian

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-01-26 11:01

Lana bilatzeko eta lana eskaintzeko euskarazko webgunea dugu Lansarean.eus eta astero lan-eskaintza ugari izaten dira bertan. Dagoeneko 133 enpresak eman dute izena eta 909 profesionalen Curriculumak biltzen ditu. Azken bi asteotan bederatzi lan-eskaintza gehitu dira:

Lan-eskaintzaren bat interesatzen bazaizu edo zure Curriculuma bertan gehitu nahi ...

Lana bilatzeko aholkuak, Lansarean lan-atarian

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-01-20 11:58

Euskal Herriko enpresa askotako lan-eskaintzak biltzen ditu Lansarean lan-atariak eta lan bila ari diren profesionalek bertan curriculumak jartzeko aukera dute. Profesional horiei lana bilatzeko aholku eta erremintak eskaini nahirik, lanbide-orientaziorako atala jarri dugu martxan Lansareanen.

Adibidez, curriculama nola, aurkezpen-gutuna egiteko jarraibideak eta elkarrizketa pertsonalerako aholkuak bildu ditugu atal berrian: http://www.lansarean.eus/lanbide-orientazioa

Astez aste joango gara profesionalei zuzendutako aholku ezberdinak argitaratzen.

Lanbide-orientazioa. Lansarean

"Transformazio digitalerako prestatuta dagoenak lortuko du aurrera egitea"

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-01-19 00:00

Sare sozialetan enpresek etekinak izateko jarraibideak eman ditu Alex Gibelaldek Enpresarean Foroan, Zamudioko Teknologia Parkean. Smartphonek mundua aldatu dutela esan du Gibelaldek eta galdu egin dela ON eta OFF arteko zubia, "egun guztia gaude ON". Mundu konektatu horri enpresek etekinak ateratzeko zenbait argibide eman ditu eta transformazio digitalaz ere aritu da. Bideoan entzun eta ikus dezakezue transformazio digitalaren inguruko azalpena.

Sareetan egoteko jarraibideei dagokienez, lehenengo eta behin, enpresek mugikorretan pentsatu behar dutela dio. Webgune bat egin behar badugu, adibidez, mugikorrerako ...

“Etxean ere hasi behar dugu praktika berritzaileak, eredugarriak eta arrakastatsuak babesten”

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-01-15 12:57

 

 

 

 

Euskararen aldeko eragile garrantzitsuenek bat egin dute, Europako hizkuntzen aldeko sare nagusiekin batera, Hitzargiak proiektu europarrean. Soziolinguistika Klusterrak eta Donostia 2016k, Europako Kultur Hiriburutzaren barruan martxan jarritako ekimen honek, hizkuntzak biziberritzeko jardunbide egokiak identifikatu eta Europako hizkuntza-komunitateei elkar elikatzeko aukera eman nahi die.

Asteartean aurkeztu zen Hitzargiak proiektuaren Batzorde Zientifikoa. Azaroaren bukaeran izan ziren proiektuari babesa eman eta haren zuzentasuna bermatzen duen Partzuergoaren aurkezpena eta lehenengo lansaioa. Instituzioekin batera, hauek eratzen dute Partzuergoa: unibertsitateak -Euskal ...

Caroline Phillips: "Egiazko plazera da egiten ari garena, eraikitzen ari baikara gure Iparraldea"

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-01-14 09:00

Amerikarra da sortzez Caroline Phillips, Kaliforniakoa, baina duela 23 urte iritsi zen Euskal Herrira, eta euskara ikasi zuen segidan. Phillips Internet Consulting enpresaren arduraduna da, informatikan eta komunikazioan aritua. Garapen Kontseiluko lehendakari izendatu zuten otsailaren 23an, erakunde horretako idazkari eta lehendakariorde izan ondotik.

Amerikar bat, Euskal Herrira etorri eta euskara ikastea ez da ohikoa. Nolatan euskara ikasteko gogo hori? Zergatik?

Gogoan dut, nola nengoen afari batean amerikar euskaldun batzuekin eta erran nien beharbada espainiarra ikasiko nuela; bizkarra eman zidaten. Nire ...

Hitzargiak: Europako hizkuntzak biziberritzeko kasu eredugarriak biltzeko proiektua

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-01-13 10:18

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta euskararen aldeko eragile garrantzitsuenek bat egin dute, Europako hizkuntzen aldeko sare nagusiekin batera, Hitzargiak proiektu europarrean. Soziolinguistika Klusterrak eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak martxan jarritako ekimen honek, Europan hizkuntzak biziberritzeko jardunbide egokiak identifikatu eta Europako hizkuntza-komunitateei elkar elikatzeko aukera emango die.

Atzo, asteartea, aurkeztu zen Hitzargiak proiektuaren Batzorde Zientifikoa Donostiako Parke Teknologikoan. Europako hizkuntza gutxituetan adituak diren bederatzi kidek osatzen dute, eta haien funtzioa izango da egitasmoaren ikerketa-unibertsoa zehaztuz, kasuak eredugarritzat jotzeko bete beharko ...

Alex Gibelalde: "Sare sozial bat inongo helbururik gabe irekitzeak ez du zentzurik, eta enpresa gehienek hori egin dute”

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-01-08 00:00
Alex Gibelalde, Google eta Twitterren aritu da lanean, zuzendaritza postuetan. Sortu berri duen Boostit enpresa berriaz eta sare sozialetan enpresek eduki beharko luketen estrategiaz aritu gara berarekin. Urtarrilaren 19an Zamudion egingo dugun Enpresarean Foroan parte hartuko du Gibelaldek (eman izena).

alex-gibelalde2015

Boostit enpresa sortu berri duzu, transformazio edo eraldaketa digitala proposatzen duzu bezeroentzat. Zein metodologia proposatzen duzu eraldaketa digitalerako?

Boostit urrian jaiotako proiektu pertsonal bat da (boost it, ingelesez “bultzatu”). Azken hamar urteotan guztiz digitalak diren enpresetan ibili naiz, eta azken ...

Kalean da 'Bai' aldizkariaren 18. zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-01-07 12:24

Kaleratu berri da 'Bai' Ziurtagiridunen Aldizkariaren 18. zenbakia. Caroline Phillips Garapen Kontseiluko lehendakaria elkarrizketatu dugu bertan, baita Alex Gibelalde marketing digitalean aditua ere, hurrengo Enpresarean Foroko gonbidatua.

Elkarrizketa horiek eta beste hainbat albiste dituzue hemen ikusgai:

BAI Ziurtagiridunen Aldizkaria, 18. zenbakia by Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

Tolosaldea, lan-mundua euskalduntzen

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-01-07 00:00

Galtzaundik eta eskualdeko Euskara Mahaiak Tolosaldeko lan-mundua euskalduntzeko dinamika aurkeztu berri dute Lehiberrin

 

Tolosaldeak lan-mundua euskalduntzeko erronka berretsi du, eta bide horretan Galtzaundi Euskara Taldeak, eskualdeko zenbait eragilerekin elkarlanean, prozesu berri bat jarri berri du abian Lan Munduko Euskara Mahaia osatze aldera.

Igaro den hilabetean egin zen aurkezpen-ekitaldia Lehiberri eraikineko auditorioan, eta bertan parte hartu zuten Tolosaldeko lan-munduko Euskara Mahaia osatzen duten egungo eragileek: Tolosaldeko Lanbide Institutuak, Inmakulada Lanbide Ikastetxeak, Fraisoro Nekazal Ikastetxeak, Tolosaldea Garatzenek, ELA eta LAB sindikatuek ...

CO2 isuri neutro dun etxebizitza Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-30 00:00

Duela hilabete batzuk Donostian kokatuta dagoen etxebizitzaren jabeak etorri ziren guregana, birgaitzen ari ziren etxea 0-ean energia berriztagarriz hornitzeko asmoa zutela adieraziz. Aurretik egin zituzten beste kontsultetan, komeni ez zitzaiela eta ezinezko zela jaso zuten erantzun gisa.

Bainan azkenean beraien ametsa egi bihurtu da. Proiektua, Ekindarra eta Uhin Energia eta Ingurumena enpresen artean egin dugu, eta aurtengo negua heldu denerako, berogailua eta ur bero horniketa osoa, eguzki energia eta biomasa bidez asetzen ari dira.

Gainera, etxeko jabeak Goiener eko bazkide ...

Smartphone edo telefono adimentsuak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-29 00:00

www.baieuskarari.eus webguneko "baliabideak" ataletik eskuratutako informazioa:

Smartphone merkatuari begirada eman diogu eta zein markek euskaraz eskaintzen diguten aztertu dugu. Hona hemen emaitza:

ACER

EZ

ALCATEL

BAI

APPLE (iPHONE)

EZ

BQ

EZ

ARCHOS

EZ

BLACKBERRY

BAI

HAIER

EZ

HTC

EZ

HUAWEI

EZ

LG

Modelo batzuk: LG FINO, LG G2, G3.

Mi

EZ

Nexus

EZ

Nokia

BAI

Samsung

BAI

Smartphone Android (Google)

EZ

Sony

BAI

Wiko

EZ

Xiaomi

EZ

ZTE

EZ

Lander Iruretagoienak eskainitako informazioa.

Urteko albisteen laburpena

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-22 13:56

2015 urtea emankorra izan da Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean: hitzarmenak udal ezberdinekin; Enpresarean Foroa hitzaldi-gosariak; Enpresarean.eus webgune berritua; Bai Euskarari sariak; Araban Euskara Lanean ekimena; Mintzodromoa... Urtearen errepasotxo bat egin dugu hemen, albistetan:

Hitzarmenak eta ekitaldiak

Kalean da 'Bai' aldizkariaren 18. zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-22 12:16

Kaleratu berri da 'Bai' Ziurtagiridunen Aldizkariaren 18. zenbakia. Caroline Phillips Garapen Kontseiluko lehendakaria elkarrizketatu dugu bertan, baita Alex Gibelalde marketing digitalean aditua ere, hurrengo Enpresarean Foroko gonbidatua.

Elkarrizketa horiek eta beste hainbat albiste dituzue hemen ikusgai:

BAI Ziurtagiridunen Aldizkaria, 18. zenbakia by Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

Euskaraz egoki jardun nahi duzu enpresan? Hemen jarraibide batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-22 00:00

Zeintzuk dira praktika egokiak eta eredugarriak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen arabera? Zer egin beharko luke egoki jardun nahi duen entitateak? Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, lau eremutan jaso dugu euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea.

Jarraibide horiek hainbat adibiderekin hornituta jarri ditugu Baieuskarari.eus webgunean, interesa duen orok kontsultatu ahal izateko.

Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da Ziurtagiriaren Elkartearen helburua eta euskaraz aritu nahi duten enpresei, saltokiei eta era ...

Azkoitiko Zerber, Cordonnier eta Burruntzik Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dute

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-18 11:02

 

Azkoitiko Udalak 2006tik sustatzen du Bai Euskarari egitasmoa eta urtez urte handitzen doa Azkoitiko ziurtagiridunen kopurua; geroz eta gehiago dira euskararen aldeko urratsa eman duten zerbitzu eta establezimenduak. Aurten, hiru enpresak jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria: Zerber burdindegiak, Cordonnier oinetako konponketa dendak eta Burruntzi Arkitektura estudioak.

Zerber burdindegiak Bidean maila lortu du, programako lehen mailako ziurtagiria. Beste biek, Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu dute. Nekane Larrañaga Euskara zinegotziaren eta Bai Euskarari elkarteko Arkaitz Illarramendiren eskutik jaso dute ziurtagiria.

Udaletxeko batzar ...

Alex Gibelalderen hitzaldia, urtarrileko Enpresarean Foroan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-18 00:00

Urtarrilaren 19an, asteartea, Enpresarean Foroaren saio berri bat izango dugu Alex Gibelalderekin, Zamudioko Parke Teknologikoan. Google eta Twitterren aritu da lanean Gibelalde, zuzendaritza postuetan, eta duela gutxi sortu du Boostit proiektu pertsonala, instituzio zein enpresei transformazio digitalean laguntzeko. Enpresaren emaitzak sare sozialen bidez nola hobetu azalduko du hitzaldian, besteak beste.

  • Eguna: 2016-01-19
  • Ordutegia: 9:00-11:00
  • Lekua: Zamudioko Parke Teknologikoa.

Eman izena Enpresarean.eus/#foroa helbidean.

Izen-ematea doakoa da.

Enpresarean Foroa: Alex Gibelalde

Enpresetan ere euskaraz bizitzeko ibilbide baten lehen pausoa

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2015-12-17 00:00

Lan munduko eta euskalgintzako hainbat eragilek sustatutako egitasmoa Lehiberri zentroan aurkeztuko da abenduaren 17an.

Proiektu izaera kendu eta errealitate izatera pasatu nahi dute, lan mundu euskalduna; bai, behintzat, Tolosaldean. Sindikatuak, lanbide heziketa institutuak, Tolosaldea Garatzen, Lehiberri, udaletako euskara zerbitzuak, ordezkari politikoak, euskalgintzako eragileak nahiz gizarte eragileak eskutik aritu dira, pauso hori emateko beharreko oihala ehuntzen, aurkezpena, 18:30ean izango da, Lehiberrin.

Belaunaldi berriak euskaraz lan egiteko prestatu dira –edo horretan ari dira–, eta oinarri hori abiapuntu hartuta, euskaraz bizitzeko esparru ...