Arabatik datoz albiste onak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-14 10:51   Iritzia

Araba, berriz ere, kontuan izateko lurraldea da. Manex Agirrek Jakin aldizkarian (206) idatzitako artikuluan esaten zuen bezala, aldaketa handia eta ikusgarria izan da Arabakoa, euskararen aurrerabidean. Azken urte hauetan proiektu berriak proposatzen ari dira, bai eta arrakastaz garatu ere: Gasteizko Oihaneder euskararen etxea (oraingoz Gasteiz antzokiaren hanka falta badu ere); tokian tokiko informazioa, anitza eta euskaraz eskaintzen duten Aiaraldea komunikazio leihoa, Hala Bedi irratiaren euskara hutsezko bigarren frekuentzia, Alea aldizkaria eta alea.eus ataria; mintzalagunak, Arabako Bertsozale Elkarteak martxan jarritako ...

'Txanozuritxu' opera estreinatuko du ABAO-OLBEK asteburu honetan Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-11 11:23

Larunbat, igande eta astelehenean Abao Txikik Txanozuritxu opera estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian. Haurrei zuzendutako opera da eta euskaraz konposatu da osorik. Perraulten Txanogorritxo ipuin klasikoaren egokitzapen askea da, Carlos Imaz baritonoak zortzi abeslari eta bost musikarirentzat sortua.

8 urtetik gorako haurrei dago zuzendua eta 50 minutuko iraupena du.

Emanaldiak

Larunbata Martxoak 12 18:00
Igandea Martxoak 13 12:00
Igandea Martxoak 13 18:00
Astelehena    Martxoak 14 10:15*
Astelehena    Martxoak 14 11:45*
 
* Eskola-saioa

Sarrerak

Hemen eros ...

[Fermín Lazkano] “Asko egin duten enpresak hasiak dira beren sabaietara iristen”

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-11 00:00

2015eko udazkenean, bere lantokian, Elgoibarko Makina Erremintako Institutuan, entzun genuen jardunaldietan. Euskalduntzean aitzindari diren enpresak zituen ahotan, eta tesi bat: langileen eta tresnen arteko hizkuntza-harreman konbinazioak kalkulatu behar dira, jakiteko zenbat euskara egin dezaketen. Horrek lagunduko du lorpenak fintzen. Fermin Lazkano IMHko Berrikuntzarako Tkgune Fabrikazio sareko zuzendaria da.

Enpresa munduaren euskalduntzea, oraindik moteltzen ez dela hasi baina hasiko dela diozu. Zergatik diozu hori, duela ez hainbeste jorratzen hasitako eremua da eta?

Optimismo antzuetan eta ezkorkeria maltzurretan ez erortzeko jakin behar ...

Lan-eskaintza berriak 'Lansarean.eus'-en

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-09 09:26

Azken bi asteotan zortzi lan-eskaintza gehitu dira Lansarean.eus lan-atarian. Lana bilatzeko eta lana eskaintzeko euskarazko webgunea dugu Lansarean.eus eta astero lan-eskaintza ugari izaten dira bertan. Dagoeneko 145 enpresak eman dute izena eta 1012 profesionalen Curriculumak biltzen ditu.

Hemen dituzue azken asteko lan-eskaintzak:

Euskaraz lan egin nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi? Hemen dituzu 20 jarraibide #PraktikaEgokiak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-08 00:00

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea jaso du Ziurtagiriaren Elkarteak. Praktika egoki horietako 20 jarraibiderekin egin dugu poster hau, DESKARGATU, inprimatu eta lan-lekuetan itsasteko.

Jarraibide horiek eta gehiago hainbat adibiderekin hornituta kontsulta daitezke Baieuskarari.eus webgunean, interesa duen orok kontsultatu ahal izateko.

Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da Ziurtagiriaren Elkartearen helburua eta euskaraz aritu nahi duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei erreferentzia bat ...

[POSTERRA] Euskaraz lan egin nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-07 11:39

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea jaso du Ziurtagiriaren Elkarteak. Praktika egoki horietako 20 jarraibiderekin egin dugu poster hau, DESKARGATU, inprimatu eta lan-lekuetan itsasteko.

Jarraibide horiek eta gehiago hainbat adibiderekin hornituta kontsulta daitezke Baieuskarari.eus webgunean, interesa duen orok kontsultatu ahal izateko.

Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da Ziurtagiriaren Elkartearen helburua eta euskaraz aritu nahi duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei erreferentzia bat ...

Liburu gomendioa: '12etan Bermuta', Jasone Osoro

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-04 10:24
Jasone Osoro aski ezaguna da gure artean. Duela hilabete batzuk pertsonalki ezagutu nuen  Bastidan, Arabar Errioxako euskal liburu eta disko azokan. Bere azken liburuaz aritu zen: 12etan Bermuta
 
Iraitz Ugaldek Gaztezulo-n egindako komentarioa dakargu hona:
 
"Berta, eleberriko protagonista eta beronen hari gidaria, alaba, emaztea, laguna, arreba, maitalea eta ama da. Ingurukoekin hartzen dituen rolen bidez ezagutuko dugu, kapitulu bakoitzean bere bizitzaren puzzleko pertsona bat izango baitu hizpide. Neskatila deneko burutazioetatik hasten da nobela, Berta aratza eta ...

Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-02 12:40

Euskararen erabilera sustatzeko hainbat diru-laguntza deialdi egiten dira urtean zehar eta Baieuskarari.eus-eko baliabideen atalean jasotzen ditugu deialdi horiek.

Momentu honetan, adibidez, bi deialdi daude indarrean:

Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia.

Informazio gehiago.

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen hizkuntza paisaia euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru-laguntzen deialdia.

Bukaera data: 2016/12/31

Informazio gehiago

Eguneratuta

Diru-laguntza deialdien inguruko atala aldiro eguneratzen da deialdi berriekin. Informazioa kontsultatzeko ...

Ziurtagiridun berriak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-26 10:15

Azken egunotan bi entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria; biek 'Euskararen bidean' maila lortu dute. Zorionak!

Lan-eskaintzak 'Lansarean.eus'-en

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-24 09:35

Azken bi asteotan zazpi lan-eskaintza gehitu dira Lansarean.eus lan-atarian. Lana bilatzeko eta lana eskaintzeko euskarazko webgunea dugu Lansarean.eus eta astero lan-eskaintza ugari izaten dira bertan. Dagoeneko 139 enpresak eman dute izena eta 956 profesionalen Curriculumak biltzen ditu.

Azken lan-eskaintzak

Lan-eskaintza berriak 'Lansarean.eus'-en

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-24 09:35

Azken bi asteotan zazpi lan-eskaintza gehitu dira Lansarean.eus lan-atarian. Lana bilatzeko eta lana eskaintzeko euskarazko webgunea dugu Lansarean.eus eta astero lan-eskaintza ugari izaten dira bertan. Dagoeneko 139 enpresak eman dute izena eta 956 profesionalen Curriculumak biltzen ditu.

Azken lan-eskaintzak

2024. urterako 302.084 lanpostu sortuko dira EAEn, Laboral Kutxaren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-23 00:00

Enpleguaren gaineko ikuspegi sektorialak euskal ekonomian izeneko txostena landu du Laboral Kutxak. Joseba Madariaga txostenaren egile eta Ikerketa Departamentuko zuzendariak txostenaren aurkezpen prentsaurrekoan azaldu zuenez, biztanleria zahartzeak "aukerak" ekarriko ditu enpleguaren ikuspegitik.

Pertsonentzako zerbitzuak "indartu"

2024. urtera bitartean 302.084 lanpostu sortuko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta horietatik %80 erretiroa hartuko duten langileak ordezkatzeko izango dira. Horrez gain, gizartea zahartzearen ondorioz, pertsonentzako zerbitzuen sektorea "indartu" egingo da, "joera demografiko horiek eskari berriak sortuko" baitituzte, txostenak dioenaren arabera. Esparru horretan ...

Bulego berria Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-22 12:32

Pedro Asua kaletik Panama kalera lekualdatu dugu bulegoa. Hau izango da Gasteizko helbide berria:

Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxea A.1.1.
Panama, z/g
PK 01012

Barañaingo enpresa eta komertzioetan euskararen erabilera sustatzen 14 urtez

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-22 11:16

Joan den ostiralean, otsailak 19, Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa egin zen Barañaingo udaletxean. Ekitaldian parte hartu zuten Oihane Indakoetxea alkateak, Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak, Barañaingo udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek, eta Bai Euskarari Ziurtagiria duten Barañaingo entitateek.

Oihane Indakoetxea Barañaingo alkateak aurkezpenean nabarmendu zuen euskarak garatzen jarrai dezan gizarte osoaren konpromisoa behar dela: "Euskararen etorkizuna bermatzeko prozesua bizkortu beharra dago; euskarak garatzen segitu behar du lurralde osoan baita etorkizunerako funtsezkoak diren erabilera esparruetan ere. Horretarako ezinbestekoa ...

Lanbide heziketako materialaren euskarazko katalogoa eguneratuta

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-19 00:00

Lanekik, euskarazko ikasmaterialak Lanbide Heziketako ikastetxeen esku jartzeko helburua duen ekimenak, eguneratu du 2016ko ikasmaterialaren euskarazko katalogoa. Ikasmaterial horiek guztiak www.jakinbai.eus sareko atarian eskaintzen dituzte. Erregistratu egin behar da erabiltzeko: besteak beste, materialak igo eta trukatu egin daitezke, eta baita hiztegi teknikoa kontsultatu ere.

Hemen duzue katalogoa:

PDF document icon Laneki 2016 katalogoa.pdf — PDF dokumentua, 3.83 MB (4012169 bytes)

Ziurtagirien banaketa egingo dugu Barañainen, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-18 12:00

Ostiralean, otsailak 19, 20:15ean, ziurtagirien banaketa egingo dugu Barañaingo udaletxean. Ekitaldian parte hartuko dute, Oihaneder Indakoetxea alkatearekin batera, Barañaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariek, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Barañaingo entitateek eta Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak.

Guztira 36 ziurtagiri banatuko ditugu ekitaldian. Horietatik 35 dira ziurtagiria berritu dutenak eta batek jasoko du lehen aldiz ziurtagiria; B​arañaingo Ahal Dugu / Podemos alderdiak, hain zuzen ere.

 

[Irudian, iazko ziurtagirien banaketa-ekitaldia]

Atzeraldi ekonomikoa al dator? -Iñaki Erauskin-

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-16 00:00

Euriborra negatiboa da jada, petrolioaren prezioa jaisten doa, euroa depreziatu da azken hilabeteetan eta horrek gure ondasunak kanpora esportatzeko aukera gehiago ematen du... Horrek guztiak badirudi albiste onak dakartzala hiritarretan, ezta? Edo ez? Hainbat jende dabil galdezka azkenaldi honetan ea munduan atzeraldi berria (“new global recession”) datorren ala ez.

Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) azken txostenaren arabera (2016ko urtarrila), Barne Produktu Gordina (BPG) %3,4 haziko da munduan %3,6 izan ordez 2016an (2015ean %3,1). Ez da albiste ona. Hainbat ...

Kaixomaitiak “Euskal herritarren harreman sexual eta afektiboei buruzko online inkesta anonimoa” martxan jarri du

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-12 00:00

Kaixomaitia.eus-ek, Euskaldunon Harremanetarako guneak, 9 urte beteko ditu igande honetan San Balentin egunarekin eta urteurrenaren karira erlazioen inguruko ikerketa eta gogoeta sustatu nahi dute

Kaixomaitiak, 2007an sortutako Euskaldunon Harremanetarako Guneak, 2015eko abenduan berritu zuen proiektua eta webgunea eta oraingoan, 9. urteurrenaren karira online inkesta anonimo bat jarri du abian Euskal Herrian bizi dugun egoera sexual / afektiboa eta iritziak  zein diren ezagutu eta horren inguruan gogoeta egiteko helburuarekin. Galdetegia otsailaren 12-tik apirilaren amaiera bitarte osatu ahal izango da euskara ...

Lurraldearen marka sendotzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-11 11:00
 

Azken egunotan topaketa pare batean parte hartzeko aukera izan dut. Bietan ariketa prospektibo bat egin da, [Arabako] lurraldearen etorkizuneko erronken inguruan hitz egiteko. Bata euskaraz izan da eta "euskara" gai zentrala izanik, hiri/ lurralde baten alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea bilatzen zuen. Bestea… bestea, gazteleraz izan da nagusiki, work coffee-aren metodologiaren arabera antolatuta. Lan saio horretan, partaideok bi mahaitan egon ginen, horietako bakoitza dinamizatzaile batek gidatuta eta beste bost kiderekin batera. Metodologiak proposatutako ariketari heldu aurretik, lan egiteko ...

Hiru ziurtagiridun berri

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-02-11 09:01

Azken egunotan hiru entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria: entitate batek 'Zerbitzua euskaraz' maila lortu du; eta beste bik 'Euskararen bidean' maila. Zorionak!