alea.eus

Laudioko jaiak bateratzearen alde azaldu da bozkatzaileen %55,02

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2017-01-23 11:34   Gizartea

Herritarren % 13.12k bozkatu du Laudioko jaien inguruko herri galdeketan, beraz, ez da loteslea izango, parte-hartzea ez baita % 20ra iritsi.

Herriko festen data erabakitzeko herri galdeketa antolatu du Laudioko Udalak. Herrian egin duten aurreneko erreferenduma izan da. 16 urtetik gorako laudioar guztiek bozkatu ahal izan dute, hots, 15.794 lagunek. Parte-hartzea, ordea, 2.072 pertsonakoa izan da, % 13.12, hain zuzen. Herri galdeketa loteslea izateko boza eskubidea duten herritarren % 20 beharrezkoa zen, hortaz emaitza ez da erabakiorra izango.

Abuztuaren 15ean hasita 7-10 egunez izatea festak erabaki du %47.68ak. Gaur egungo formatua mantentzearekin bat egin du %43.68k. Festak abuztuaren 15a baino lehenagoko asteburuan hastea %7.34ak baino ez du bozkatu. Dena dela, parte hartze mugatua medio emaitza ez da loteslea izango. Adingabeen iritziz, hau da, 16-17 urtekoen arabera, gaur egun bezela mantendu beharko lirake jaiak.

Prentsaurrekoa asteartean
Emaitzak aztertu ostean egingo du Laudioko Udalak balorazioa; asteartean deitu dute prentsaurrekoa. 9:30ean izango da agerraldia udaletxeko udal osoko bilkuren aretoan.

Emaitzak, auzoz auzo



Ekimenaren kontrako helegitea
Espainiar gobernuak helegitea jarri zuen udalaren ekimenaren aurka. Natxo Urkixo alkateak adierazi du arazorik gabe gauzatu dela  galdeketa.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa