alea.eus

Laudio Saria probak 23 urte azpiko eta elite kategorietako txirrindulariak batuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016-08-23 12:16   Kirola

Abuztuaren 27an, Laudioko jaietako Odoloste egunean, XXVII. Laudio Saria txirrindularitza proba izango da.

Laudio Saria probak 23 urte azpiko eta elite kategorietako txirrindulariak batuko ditu
Jorge Arcas izan zen aurreko ekitaldiko garailea / Argazkia: aspersl.com | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal txapelketaren egutegiaren barruan dagoen lasterketa da Laudiokoa eta irteeran 23 urte azpiko eta elite kategorietako txirrindulariak egongo dira. Lasterketa arratsaldeko 15:30ean irtengo da Zumalakarregi kaletik eta Laudioko ingurabidea zeharkatu ondoren 3 bira emango dituzte Okondo, Zuhatza, Arespalditza eta Gardeatik.

Hiru birak bete ostean Okondora abiatuko dira Garate gaina pasatzeko eta Malkuartuko gainetik pasatuko dira Laudiora bueltatzeko eta Laudiora heltzean, herriko ingurabideari buelta eman eta Zumalakarregi kalean helmuga izango dute.

Mendiko saria, berritasuna

Ibilbide gorabeheratsua izango dute txirrindulariek 135 kilometrotan zehar, Garateko gaina 4 aldiz igo beharko baitute eta helmugatik kilometro gutxira Malkuartuko gaina izango dute, tropelean zatiketa ugari egoteko aukerekin.

Aldapa ugari egonda, aurtengo berritasuna mendiko saria izango da, Malkuartuko eta Garateko lau igaroaldiak puntuatuko dute.

Antolatzaileek espero dute txirrindulariek ikuskizun polita eskaintzea aurreko urtean Movistar taldeko Jorge Arcasek irabazitako lasterketan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa