Amurrioko gazte asanbladak 9 urteurrenaren bueltan, hamaika ekintza

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016ko api. 15a, 08:00

Amurrioko Gazte Asanbladak 9. urteurrena ospatuko du larunbatean, Hesiak hesi, iraultzen hasi! lelopean; eta egitarau oparoa antolatu horren bueltan.

Egunari 11:00etan ekingo diote 3x3 areto-futbola txapelketarekin; eta 12:00etan umeentzako jolasak daude. 12:30ean, Euskal Herriko garagardo azoka  hasiko da, eta ordu berean Uluka taldeak kontzertua eskainiko du. Horrez gain, goizean momotxorroek kaleak girotuko dituzte, eta txosnan pintxoak eskainiko dira. Herri bazkaria ere izango da San Anton Plazan, 14:30ean.

Arratsaldean gazte olinpiadak jokatuko dira, eta 19:30ean Fita Fikek kalejira egingo du. Kontzertuekin amaituko da egun: 22:30etik, Pixontxis, Etenik Ez, Bad Sound System eta Patx&Run taldeak igoko dira oholtza gainera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide