Akordiorik ez Tubos Reunidos enpresako zuzendaritza eta langile ordezkarien bileran

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016ko api. 4a, 14:06
2012an Tubos Reunidoseko langileek akziodunen aurrean egindako protesta./ aiaraldea.eus

Negoziazio mahaia osatu zuten zuzendaritzak eta langile batzordeak, eta gaur goizean egin dute lehenengo bilera Tubos Reunidos enpresak aurkeztutako enplegua erregulatzeko espedientearen harira.

Aurrera pausurik ez da jazo hitzordu horretan eta asteazkenean elkartuko dira berriro. Printzipioz, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute zenbait galdera eta zuzendaritzak erantzun beharko du.

Esate baterako, ELAk itaundu du zenbat aldiz gelditu zuten ekoizpena iazko lehen hiru hilabeteetan lantegiko hainbat postuetan. Horrez gain, sindikatuak jakin nahi du zenbat aparteko ordu egin izan dira iaz eta aurten. Gainera, informazioa eskatu dute enpresak jasotako zigorrei buruz, eskariak berandu betetzeagatik.

Bestalde, CCOOk galdetu du zeintzuk izango diren zuzendaritzak hartuko dituen giza babeserako neurriak espedienteak irauten duen bitartean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide