776 langileri eragingo dion espedientea aurkeztu du Tubos Reunidosek

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016ko mar. 29a, 12:26
2012an Tubos Reunidoseko langileek zuzendaritzaren aurrean protesta egin zuten./ Aiaraldea

Langileen ordezkariak eta zuzendaritza datorren astelehenean elkartuko dira.

Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak enplegu erregulazio espedientearen dokumentazioa eman die langileen ordezkariei. Dokumentazioaren nondik norakoak modu sakonean aztertzeko denborarik izan ez badute ere, sindikatuek jakinarazi dute espedienteak 776 langileri eragingo diela.

Espedientetik kanpo geratu dira zuzendaritza, arloko arduradunak, komertzialak, zerbitzu medikua eta zaintzaileak.

99 eguneko espedientea, ia urteko lanaldiaren herena

Hamabi hilabeteko iraupena izango du espedienteak eta beharginek 99 egunez ez dute lanik egingo, lanaldiaren heren bat, gutxi gorabehera. Hortaz, 204 egunekoa izango da lan jarduera.

Langileen ordezkariak eta zuzendaritza datorren astelehenean, apirilaren 4an, elkartuko dira. Momentuz, ez dago akordiorik eta baldintzak alda daitezke. Horrez gain, esan bezala, sindikatuek ondo aztertu behar dute dokumentazioa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide