alea.eus

Xabi Igoak irabazi du Laudioko finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-13 09:35

Laudion, bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoan Xabi Igoak irabazi du. Finalerako sailkapenean beraz Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek bildu dituzte puntu gehien. 

 

Xabi Igoak irabazi du Laudioko  finalaurrekoa
Xabi Igoa bertsolaria | Ikusi handiago | Argazki originala

Finalean nortzuk kantatuko duten argitzen ari da, baina ezin da ziurtatu. Aramaioko saioan, hurrengo larunbatean, kantatzen duten bertsolariek itxiko dute sailkapena. Momentuz, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek lortu dute puntu gehien. Legution eta Laudion kantatu duten 12 bertsolariek martxoaren 19ra arte itxoin beharko dute jakiteko finalean kantatuko duten ala ez. 

Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Xabi Igoa, 243,0 puntu
Rikardo Gz. de Durana, 238,0 puntu
Paula Amilburu, 234,0 puntu
Asier Rubio, 227,0puntu
Ander Solozabal, 220,5 puntu
Jagoba Apaolaza, 196,0 puntu

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa