alea.eus

Araban 8 saio antolatu dira korrika kulturalarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-08 09:30
Korrika Kulturalaren eskaintzan, tartean, Bertso Korrikak izango du lekua. Araban 4 herritan antolatuko dira, euskaltegiko ikasleentzat egokitutako saioak, hauetan: Laudio, Bernedo, Bastida eta Agurain. Horietaz gain, hainbat Korrika Batzordek proposatuta beste 4 saio antolatuko dira, haien artean Erradikalak Gara emanaldi berezia.

Bertso Korrikarekin bertsolaritzara hurbildu nahi dira euskara ikasleak, eta helburu hori dute 4 saio horiek, baina gainerako bertsozaleentzat ere badira saioak, publikoan bertsozaleek eta euskara ikasleek bat egitea nahi baita.

Hona hemen agenda:
Martxoaren 9an,  Oihanederreko atrioan (Gasteiz), Erradikalak gara (Bertsoak eta bakarrizketa), 20:30.
Martxoaren 17an: Errexala elkartean (Gasteiz), Alde Zaharreko Korrika batzordeak antolatuta, Bertso dastaketa, 19:00.
Martxoaren 17an, Murgiako Gaztetxean (Zuia), Bertso-afaria (Amets Arzallus, Maialen Lujanbio)
Martxoaren 17an, Laudioko herriko plazan, Bertso kantu-jira, 20:00.
Martxoaren 18an, Bernedon (Mendialdea), Bertso bazkaria.
Martxoaren 18an, Bastida (Arabar Errioxa), Bertso poteoa, 19:00etan plazatik hasita
Martxoaren 24an, Aguraingo Kilkenny tabernan, Bertso-korrika, 20:30.
Martxoaren 25ean: Errekaleorren (Gasteiz), Salburuko Korrika batzordeak antolatuta, bertso-afaria.

Albiste osoa hemen:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa