alea.eus

Legution jokatuko da larunbatean laugarren finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-03-03 17:23   Kultura

Txapelketako bigarren itzulia hasiko da larunbat honetan. Laugarren finalaurrekoa Legution jokatuko da. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Legutioko kultur etxean.

Inauterietako atsedenaren ondoren larunbat honetan jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako laugarren finalaurrekoa, txapelketa honen 2. Itzuliko lehenengoa, 17:30ean Legutioko Kultur Etxean.

Parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute aurtengo txapelketan, ondorioz, 2.itzuliko hiru finalaurreko hauek 1.itzuliko sailkapenaren arabera osatu dira; Legutioko finalaurrekoa horrela osatu da:

Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz)
Iker Agirre Uribarren (Aramaio)
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona (Zalduondo)
Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)
Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)

Bertsolari hauek Legution lortzen duten puntuazioarekin gehi aurreko itzulian lortu dutenarekin beren puntuazioa itxiko dute. Lortzen duten metaketaren arabera finalerako sailkatuko dira ala ez.

Gai-emailea Nieves del Alamo Gil izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Legutioko kultur etxean bertan.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Legutioko saioan, bereziki, Legutioko Udalari.

Gorbeialdean 4 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Urkabustaiz eta Zuian. Adin guztietako 35 lagun 9 taldetan banatuta. Plazatan kantatzen duten 10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira. Aramaio, Legutio, Zuia, Urkabustaiz eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urtetako 191 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Murgiako Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan. Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Gorbeialdeko umeekin.

Saioaren informazio gehiago eta ondoren jarraipena egiteko hemen: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/legutio-martxoak-4

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa