alea.eus

Hamabi bertso saio dohainik antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-02-23 17:55   Kultura

Eskaintza hau Arabako elkarteei eta kolektiboei (jai batzordeak, gazte asanbladak...nahiz eta izaera juridikorik ez eduki) zuzenduta dago. 

Bertso-saioak antolatuz bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko helburua du Araba Bertsozale egitasmoak. Eskaerak martxoaren 10a baino lehen aurkeztu behar dituzte kolektiboek. Bertso-saioa 2017ko udan antolatu behar dute.

Helburuak, baldintzak, baloratzeko irizpideak, eta bestelakoak hemen aurki daitezke:

http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/araba-bertsozale

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa