alea.eus

Dulantzin Asier Otamendik irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-02-20 08:49   Euskara

Dulantzin, 1.itzuliko azken finalaurrekoan, Asier Otamendik lortu zuen puntuaziorik altuena, 85 bertsozaleen aurrean. Inauterien ondoren 4.finalaurrekoa jokatuko da Legution.

Dulantzin Asier Otamendik irabazi du
Asier Otamendik irabazi du Dulantzin | Ikusi handiago | Argazki originala

Otsailaren 5ean Langraizen hasi zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Igande arratsaldean Dulantzin jokatu zen txapelketako 3.finalaurrekoa. Oholtza gainean, Lierni Altuna gai emailearen agindutara sei bertsolari egon ziren; Ander Solozabal Kortabarria, Izar Mendiguren Cosgaya, Oihane Perea Perez de Mendiola, Asier Otamendi Alkorta, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona eta Paula Amilburu Izargarai. Ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu zuen puntu gehien, 237,5 puntu.

Datorren asteburuan ez da saiorik egongo. Martxoaren 4an , Legution, 2.itzulia abiatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa