alea.eus

Dulantzin erabakiko dute Bertsolari Txapelketako hiru finalaurrekoen osaketa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale elkartea 2017-02-16 17:45   Euskara

Otsailaren 19an, igandean, Dulantzin, Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa jokatuko dute.

Txapelketako lehen itzuliaren azken finalaurrekoa igande honetan jokatuko da, Dulantzin. Bertan sortutako sailkapenaren bitartez bigarren itzuliko hurrengo hiru finalaurrekoak osatuko dira, hau da, Legutio, Laudio eta Aramaioko saioak. 17:30ean hasiko da Dulantziko Kultur Etxean. Sarrerak 17:00etatik aurrera jarriko dira salgai Kultur Etxean bertan.

Kantuan Ander Solozabal, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Asier Otamendi, Jon Ruiz de Pinedo eta Paula Amilburu arituko dira. 

Orain arte puntu gehien lortu duten bertsolariak Xabi Igoa eta Manex Agirre dira. Dulantzin, Langraizen eta Zigoitian jokatutako saioen sailkapenarekin batera 18 bertsolariek lortutako puntuazioaren arabera osatuko dira falta diren hurrengo 3 saioak, finala baino lehen. Parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute txapelketan. 

Gai-emailea Lierni Altuna aramaioarra izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa